41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R R A U L B E I T I

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsita

Urraulbeitiko Udalak, 2002ko abuztuaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Urraulbeitiko Udal Planeko aldaketa. Horren bidez, Nardoze-Alduateko (Urraulbeiti) 1. poligonoko 428. lurzatiko behar den lur puska hartuko da eta nekazaritzako edo abeltzaintzako ekoizpen ertaineko lur bilakatuko da, bertan udal artegia egin ahal izateko.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Urraulbeitin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkatea, L. Fernando Cabodevilla Eslava.

Iragarkiaren kodea: A0302986