41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2003ko otsailaren 17koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritza jarduerak utzi eta lehenago erretiratzera bultzatzeko 2003. urteko laguntzen zenbatekoa ezartzen duena.

Nafarroan nekazaritza jarduerak utzi eta lehenago erretiratzera bultzatzeko laguntzen erregimenak arautzen dituzten urriaren 1eko 301/1993 Foru Dekretuaren 9.4 artikuluan eta ekainaren 19ko 227/2000 Foru Dekretuaren 8.5 artikuluan, 1.a), b), c) eta 2. idatz-zatietan, hurrenez hurren, ezarrita dago finkatutako laguntzen zenbatekoak urtero berrikusiko direla, Gizarte Segurantzaren sisteman erretiroko bakarkako gutxieneko pentsioentzat finkatzen den gehikuntzaren arabera.

2002ko abenduaren 27an eman eta abenduaren 31ko 313. "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu zen 1425/2002 Errege Dekretuak, 2003rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 52/2002 Legeko IV. Titulua garatzen duenak, xedatzen du 2003an pentsioen eros-ahalmenak bere horretan iraunen duela oso-osorik eta Gizarte Segurantzako pentsiodunei ordainduko zaiela 2001eko azarotik 2002ko azaroaren bitarteko ekitaldiko KPIaren eta hasiera batean eginiko gaurkotze-ehunekoaren arteko aldea.

2002an, KPIk ehuneko 3,9 egin zuen gora eta aipatu laguntzek ehuneko 2. Hori dela-eta, 2002ko abenduaren 31n ehuneko 1,9 gehitu behar dira, eros-ahalmenari eutsiko bazaio.

Bestaldetik, aipatu Errege Dekretuaren I. Tituluan, non kotizaziopean dauden Gizarte Segurantzako Sistemako pentsioak arautzen baitira, II. Kapituluan (1. Ataleko 2. artikuluko 1. idatz-zatian), metatu ezin diren pentsioei buruz ari dela, 2003ko urtarrilaren 1a baino lehen sortutako pentsioen gaurkotze tasa ezartzen da, hots, ehuneko 2koa.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Nekazaritza jarduerak utzi eta lehenago erretiratzera bultzatzeko laguntzen zenbatekoa, 2003. urtean, hauxe izanen da: 2002rako ezarritakoa gehi 100eko 3,9. Laguntza horien araubidea urriaren 1eko 301/1993 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan eta ekainaren 19ko 227/2000 Foru Dekretuaren 8. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ageri da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: C3047537