41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

18/2003 FORU LEGEA, martxoaren 25ekoa, 5.100.000 euroko kreditu berezia ematen duena, toki entitateek eta ureztatzaileen elkarteek aparteko uholdeengatik kaltetutako titulartasun publikoko nekazaritza azpiegiturak lehengora ditzaten. Kreditu berezi hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak erabiliko du laguntza horiek emateko.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

FORU LEGEA, 5.100.000 EUROKO KREDITU BEREZIA EMATEN DUENA, TOKI ENTITATEEK ETA UREZTATZAILEEN ELKARTEEK APARTEKO UHOLDEENGATIK KALTETUTAKO TITULARTASUN PUBLIKOKO NEKAZARITZA AZPIEGITURAK LEHENGORA DITZATEN. KREDITU BEREZI HORI NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUAK ERABILIKO DU LAGUNTZA HORIEK EMATEKO

Nafarroan urte honetako otsaileko lehenbiziko egunetan izandako ohiz kanpoko uholde bereziek kalte handia egin dute Nafarroako toki entitateen eta ureztatzaileen elkarteeko nekazaritzako azpiegitura askotan.

Kalteak oso handiak izan dira eta toki askotan gertatu dira. Horregatik, egoki da nekazaritzako azpiegitura publikoak berehalakoan konpontzeko dirulaguntza publikoen araubide berezi bat ezartzea, oinarrizko funtzionaltasuna ahalik eta lasterren berreskura dezaten.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat prestatuko du egoera horri aurre egiteko. Dekretu horren xedea izanen da eskumena duen administrazio hidraulikoaren aurrean eraturiko edo eratze bidean dauden toki entitateei eta ureztatzaileen elkarteei laguntza publikoak emateko araubide berezi bat ezartzea, 2003ko otsailean izandako ohiz kanpoko uholdeek nekazaritzarako erabiltzen dituzten azpiegitura publikoetan eragindako kalteak konpontzeko lanak susta ditzaten, larrialdiko edo presako tramitazioa erabiliz.

Horrenbestez, behar horiek betetzeko, kreditu berezia eman da, Nafarroako ogasun publikoari abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 44. artikuluan xedaturikoarekin bat.

1. artikulua. 5.100.000 euroko kreditu berezia ematea, toki entitateek eta ureztatzaileen elkarteek aparteko uholdeengatik kaltetutako titulartasun publikoko nekazaritza azpiegiturak lehengora ditzaten. Kreditu berezi hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak erabiliko du laguntza horiek emateko. Kreditu berezi hori aplikatuko da 2003ra luzatutako 2002ko aurrekontuko "Ohiz kanpoko uholdeek titulartasun publikoko nekazaritza azpiegituretan eragindako kalteak konpontzeko ohiz kanpoko laguntzak" izeneko 720001-72120-7600-531200 kontusail berriaren kargura, kontusail hori handitu ahal izanen da.

2. artikulua. 1. artikuluan aipatzen den kreditu berezia aurrekontuko "Aurreko ekitaldietako superabitaren erabilera" izeneko 112000-11400-8700-000000 kontusaileko dirusarrera handiagoekin finantzatuko da.

3. artikulua. "Asegurutik kanpoko nekazaritzako egitura eta ondasunetako ustekabeko kaltea" izeneko 710002-71220-4700-719103 kontusailean aplikatzen ahalko dira 2003 aparteko uholdeen ondorioz sortutako kalteak, funtzionamendukoak zein inbertsiokoak, arintzeko ematen diren dirulaguntzak.

AZKEN XEDAPENA

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako foru eraentza birrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizial"era igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita bostean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0303305