III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z A N G O Z A
Ordenantzetako tasa eta prezio publikoen 2003ko ekitaldirako aldaketa hasiera batean onetsirik
Jendaurreko aldia alegazio eta erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betikoz onetsirik gelditu dira ordenantzetako tasa eta prezio publikoen 2003ko ekitaldirako aldaketak. Horrenbertzez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.
_Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala
Zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta horren mantenimenduagatik: 6,25 euro/lauhilekoa.
Etxeko erabilerarako horniduragatik: 0,47 euro/metro kubikoa.
Industriako erabilerarako horniduragatik: 0,53 euro/metro kubikoa.
Igerileku edo ureztapenerako horniduragatik: 0,70 euro/metro kubikoa.
Horniduraren hartunea paratzea:
Etxebizitzan: 111,00 euro.
Industrian:
Hazbete bateraino, hura ere barne: 125,20 euro.
2,5 hazbeteraino, hura ere barne: 162,00 euro.
Gainerakoa: 197,00 euro.
Suteetarako ahoa paratzeagatik:
Hazbete bateraino, hura ere barne: 125,00 euro.
2,5 hazbeteraino, hura ere barne: 162,00 euro.
Gainerakoa: 197,00 euro.
_Estolderiaren eta hondakin uren arazketaren tasa arautzen duen ordenantza.
Estolderia eta arazketa: 0,07 euro/metro kubikoa.
Etxebizitza edo lokalerako hartunea paratzea: 56,00 euro.
_Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Berritik paratzen diren establezimenduak.
Jarduera sailkatuen espedienteari lotutako jarduerak: 80,00 euro.
Jarduera sailkatuen espedienteari lotu gabeko jarduerak: 50,00 euro.
Lokalak eskualdatzea: berritik paratzearen % 50.
_Lurzoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Zorupeko aprobetxamendu bereziak:
Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak: 16,50 euro/metro karratua/denboraldia.
Merkatu tikia: 3,30 euro/metro lineala/eguna.
Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak: 6,25 euro/eguna.
Ibilgailu-tabernak: 31,25 euro/eguna.
Aroaren araberako kioskoak: 187,50 euro/denboraldia.
Obrako materialak (20 metro karratu kenduta): 0,30 euro/metro karratua/eguna.
Obretako edukiontziak, garabiak eta obretako etxolak: 3,50 euro/eguna.
_Hirigintzako lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Obra lizentzien tramitazioa (ordenantzaren 3. artikuluko A, B eta C atalak): exekuzio materialaren aurrekontutik, lansariak eta BEZa kendu eta horren % 0,1; gutieneko tarifa: 12,02 euro.
Lurzatiketa eta/edo banatzeetarako lizentzien tramitazioa:
5.000 metro karratu bitarteko lurzatiak: 47,00 euro.
5.000 metro karratu baino gehiagoko lurzatiak: 62,50 euro.
Plan partzial eta berezien tramitazioa: 187,50 euro.
Xehetasun azterlanen tramitazioa: 93,75 euro.
Lurzatiketa proiektuen tramitazioa: 187,50 euro.
Urbanizazio proiektuen tramitazioa: 187,50 euro.
_Eremu publikotik ibilgailuak kentzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Garabia erabiliz ibilgailua kentzeagatik: 53,00 euro.
Garabia erabili baina igilgailurik kendu gabe: 37,50 euro.
_Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Nitxoen kontzesioa: 312,50 euro/10 urte.
Nitxoen kontzesioa: 312,50 euro/10 urte.
Nitxoan ehorzteko zerbitzua: 78,00 euro.
Gorpuzkiak hobitik ateratzeko zerbitzua, bertze nitxo batera eraman beharrez: 105,00 euro.
_Hiltegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Hiltegiaren erabilpena: 0,21 euro/kilogramoa.
_Lurra eta legarra ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Legarrak ateratzeagatik: 1,80 euro/metro kubikoa.
_Agiriak prestatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Alderdi batek eskaturik ematen den agiria: 1,25 euro.
Udal agirien kopiak eta fotokopiak: 1,00 euro.
Egiaztagiriak: 1,00 euro.
Konpultsak: 1,00 euro.
Lehiaketa/enkanteetan parte hartzeko espedienteen fotokopiak: 3,00 euro.
Agiriak eta ziurtagiriak 012 Infolocalen bitartez: salbuetsia.
_Kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol zerbitzu eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Kirol instalazioak:
Cantolaguako kirol instalazioetako sarrera eta udal igerilekuen erabilpena, uztailetik iraila arte.
Hilabeteko abonua:
3tik 17 urte arte: 43,75 euro.
18 urtetik goiti: 56,25 euro.
Erretiratuak: 18,75 euro.
Hamabostaldiko abonuak:
3tik 17 urte arte: 31,25 euro.
18 urtetik goiti: 40,50 euro.
Erretiratuak: 12,50 euro.
Hamabostaldiko abonuak:
3tik 17 urte arte: 3,25 euro.
18 urtetik goiti: 5,00 euro.
Erretiratuak: 2,50
Urtearen gainerakoan instalazioetara sartzea: aitzineko prezioak, % 50 merkatuak.
Udalaren frontoia:
Pistaren erabilpena: 1,25 euro/ordua.
Argindarraren erabilpena: 1,00 euro/foko lerro bat.
Tenis pistak:
Pistaren erabilpena: 1,25 euro/ordua.
Argindarraren erabilpena: 1,90 euro/ordua.
Kiroldegia: 11,25 euro/ordua.
Kirol jarduerak.
Kirol eskolak: 31,50 euro/denboraldia.
Mantenimenduko soinketa: 10,50 euro/hila.
Igeriketa ikastaroak:
14 urte bitarte: 31,50 euro/ikastaroa.
14 urtetik goiti: 56,00 euro/ikastaroa.
Tenis ikastaroak:
14 urte bitarte: 31,50 euro/ikastaroa.
14 urtetik goiti: 56,00 euro/ikastaroa.
_Kultur instalazioak erabiltzeko eta kultur zerbitzu eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Kultur instalazio eta lokalak:
Carmengo aretoa: 60,00 euro/eguna.
Kultur Etxeko ekitaldi aretoa. 30,00 euro/eguna.
Kultur jarduerak:
Auditorioan adinekoendako egiten diren ikuskizunak eta ekitaldiak, prezio zehatzik gabe: 3,00 euro.
Haurrendako zinema: 2,00 euro.
Errestaurazio ikastaroa: 92,00 euro.
Pintura ikastaroa: 92,00 euro.
_Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoa.
Zahar Etxea
Bere kabuz baliatzen den egoiliarra: 444,50 euro/hila.
Laguntza erdia behar duen egoiliarra: 639,50 euro/hila.
Laguntza behar duen egoiliarra: 872,50 euro/hila.
Eguneko zentroa:
Bazkari zerbitzua: 3,50 euro/zerbitzua.
Gosari zerbitzua: 1,00 euro/astea.
Ikuztegi zerbitzua: 5,00 euro/zerbitzua.
_Juan Francés Iribarren Musika Eskolako patronatua.
Musika eta Mugimendua (3-6 urte):
Izena ematea: 8.94/12,91 euro.
Hileko kuota: 9,94/12,91 euro.
Musika Hizkuntza Hastapenetik 8.era:
Izena ematea: 58,19/116,39 euro.
Hileko kuota: 27,18/58,19 euro.
Musika tresnak. 1.tik 4.era (1):
Izena ematea: 58,19/116,39 euro.
Hileko kuota: 27,18/58,19 euro.
Musika tresnak. 5.etik 9.era:
Izena ematea: 60,87/121,75 euro.
Hileko kuota: 34,33/68,67 euro.
(1) Soilik musika tresnarako matrikulatzen badira, ordaindu beharreko tasak 5. ikasturtetik 9.era ordaindu behar diren berak dira.
Zangozan, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.
Iragarkiaren kodea: A0301826