39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I E T A

Jarduera sailkatua eta ingurumenaren gaineko eragina

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Canteras y Hormigones VRE S.A. Jarduera: kareharrizko harrobia handitzea. Tokia: Zorkuna alderdia. Murieta.

Jendaurreratzeak ingurunearen gaineko eragina neurtzeko prozedurari ere ematen dio hasiera eta, beraz, epe horretan (hogeita hamar egun baliodunean) ere bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkez daitezke.

Murietan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeian. Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin.

Iragarkiaren kodea: a0302196