I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
166/2003 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Zuraren eta kortxoaren merkataritza" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2002ko lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 26/2003).
Ikusirik Nafarroako "Zuraren eta kortxoaren merkataritza" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2002ko lansarien aldaketari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 26/2003).
Gertakariak:
1. Departamentu honetan 2003ko otsailaren 10ean sartu da 2002ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 26/2002).
2. Espediente hau izapidatzean bete beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.
2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.
3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.
Horrenbestez, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (1999ko urriaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 133. zk.) eman dizkidan ahalmenez baliaturik,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako "Zuraren eta kortxoaren merkataritza" sektorearen (kodea: 3101955) lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Itun Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.
2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamahiruan._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.
REVISION SALARIAL, CORRESPONDIENTE AL AÑO 2002, DEL CONVENIO COLECTIVO DE TRABAJO PARA EL SECTOR "COMERCIO DE LA MADERA Y CORCHO" DE NAVARRA
A C T A
En Pamplona, siendo las diecisiete horas del día 27 de enero de 2003, se reúne la Comisión negociadora del Convenio Colectivo de Comercio y de Madera y Corcho de Navarra integrada como sigue:
En representación de los trabajadores: Por ELA-STV, don Oscar Rodríguez Caparros y don Fernando Osinaga Ardaiz; por U.G.T., don José Antonio Albisu Peinado.
En representación de las Empresas:
Por ADEMAN (Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra): don Santiago Lasheras Aldaz.
Exponen:
I._Que de conformidad con lo dispuesto en el artículo 3 del Convenio Colectivo los salarios correspondientes al año 2002 se calcularon incrementando en un punto el índice de inflación previsto por el Gobierno español para dicho año y aplicándolo a los salarios vigentes al 31 de diciembre de 2001.
II._Que en todo caso se garantizaba a todos los trabajadores incluidos en el ámbito de aplicación del convenio una retribución en el año 2002 del IPC estatal correspondiente a ese año, incrementado en medio punto.
II._Dado que el IPC estatal de 2002 ha resultado ser el 4% procede revisar los salarios vigentes en dicho año en un porcentaje del 1,5% por lo que la Comisión Negociadora del Convenio de Comercio de la Madera y Corcho de Navarra,
Acuerdan:
Primero._Aprobar las tablas salariales, revisadas al 1,5%, correspondientes al año 2002.
Segundo._Dar traslado del presente acuerdo a la Autoridad Laboral a fin de que le de el trámite legal correspondiente.
Y en prueba de conformidad los comparecientes firman el presente documento en el lugar y fecha señalados en su encabezamiento._Por ELA-STV, firma ilegible; por A.D.E.M.A.N., firma ilegible; por U.G.T., firma ilegible.
TABLA SALARIAL 2002 (REVISADA)
ENCARGADO GENERAL 887,40 7,95 32,78
JEFE ALMACEN 887,40 7,95 32,78
JEFE ADMINISTRATIVO 887,40 7,95 32,78
DEPENDIENTE 25 AÑOS 756,30 6,82 27,68
DEPENDIENTE 22-25 AÑOS 725,95 6,47 26,47
AUXILIAR ADMINISTRATIVO 725,95 6,47 26,47
DEPENDIENTE MAYOR 809,53 7,16 29,77
AYUDANTE 630,99 5,68 22,74
FORMACION PROFESIONAL 1.er AÑO 454,88 3,38 00,00
FORMACION PROFESIONAL 2.º AÑO 522,45 3,91 00,00
ASPIRANTE 16-18 AÑOS 522,45 3,91 00,00
OFICIAL ADMINISTRATIVO 797,99 7,79 29,41
PROFESIONAL OFICIO 1.º 792,64 6,96 29,11
PROFESIONAL OFICIO 2.º 736,13 6,36 26,75
MOZO ESPECIALIZADO 685,27 5,86 24,89
MOZO, PERSONAL LIMPIEZA 671,77 5,78 24,26
Iragarkiaren kodea: A0301953