39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio María Inés Saiz Agustín andreari, azken helbide ezaguna Atalaya, 6, Fitero (Nafarroa) zuenari, Corellako alkate jaunak, 2003ko otsailaren 5ean honako ebazpen hau eman duela:

"Izanik, Corellako Udalaren administrari laguntzaile izateko deialdia 77/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zela argitara.

Izanik, oposizioa bukatu ondotik, deialdiko epaimahaiak izendapen proposamena igorria duela, hain zuzen ere hautapenaldian puntuazio altuena erdietsi duen izangaiaren alde, alegia, María José Armendáriz Poyales andrearen alde.

Izanik, izendapen proposamen hori 156/02 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zela argitara.

Izanik, izangaiak dokumentazioa epez eta moduz aurkeztu duela.

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarriari jarraikiz.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.h) artikuluari jarraikiz,

Ebatzi dut:

Lehenbizi: María José Arméndariz Poyales andrea, Corellako Udalaren administrari laguntzaile izendatzea, lan kontratu finkoarekin eta 77/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko hitz eta baldintzetan.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Corellan, bi mila eta hiruko martxoaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0303056