39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Lehiaketa, Zizur Nagusiko jendearendako enplegua sustatzeko eta lan munduan sartzeko laguntza teknikoa kontratatzeko, prozedura irekiaren bidez eta presako tramitazioarekin

Kontratuaren xedea: Zizur Nagusiko jendearendako enplegua sustatzeko eta lan munduan sartzeko laguntza teknikoa kontratatzea.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 34.320,00 euro, BEZa barne/urtean

Egiteko epea: adjudikatzen den egunean hasiko da eta bukatu, berriz, 2003ko abenduaren 31n.

Izapidaketa: presakoa.

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Adjudikazio bidea: lehiaketa.

Lehiaketan parte hartzeko bermea: ez da eskatuko.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Zizur Nagusiko Udalaren Idazkaritza Nagusiko erregistroan (Erreniega parkea, z.g., 31180 Zizur Nagusia, 948-181896 telefonoa eta 948-180697 faxa, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahirugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

Kontratuaren klausula administratiboak interesatuen eskura daude Udaleko idazkaritzan.

Eskaintzak non eta noiz irekiko diren: jendaurrean irekiko dira, prentsan iragarriko den egun, toki eta orduan.

Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko martxoaren hemeretzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0303044