III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
"Noaingo Abad Sanz parkeko plazan lurrazpiko garajeak eta trastelekuak egitea" izeneko obraren proiektuaren prestaketa, obra zuzendaritza eta exekuzioa
Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, klausula ekonomiko partikularren plegua onetsi zuen, hain zuzen ere honako lan hauek adjudikatzeko lehiaketa irekia eta presakoaren bitartez: "Noaingo Abad Sanz parkeko plazan lurrazpiko garajeak eta trastelekuak egitea" obraren proiektuaren prestaketa, obra zuzendaritza eta exekuzioa.
Izapidaketa: presakoa.
Modalitatea: lehiaketa.
Prozedura: irekia.
Egiteko epea: 12 hilabete.
Aurrekontua: 1.846.130 euro, BEZa barne.
Behin betiko bermea: adjudikazioaren zenbatekoaren % 4.
Proposamenak aurkezteko toki-egunak: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamalaugarren eguneko eguerdiko ordu biak arte, Noain-Elortzibarko Udalaren erregistro orokorrean (Errege kalea, 62-A, Noain).
Proposamenak non eta noiz irekiko diren: agiri teknikoak Noain-Elortzibarko Udalean irekiko dira, bilkuren aretoan (Errege kalea, 44, Noain), proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan, larunbatak eta igandeak kenduta, eta agiri ekonomikoak hurrengo egun baliodunean, leku eta ordu beretan.
Klausula ekonomiko partikularren plegua interesatuen eskura egonen da, proposamenak aurkezteko epea bukatu arte, udal bulegoetan (Errege kalea, 62-A, Noain). Informazioa, 012 -Infolocal telefonoan.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko martxoaren hemeretzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: a0303040