39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

2002ra luzatutako aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsita

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, aurrekontuko aldaketa hauek onetsi zituen:

Kreditu berezia, ezaugarri hauek dituena:

43200-68200. "Lurrazpiko aparkalekua egitea": 171.393.206 pezeta (1.030.093,92 euro).

121-62200. "Udaleko aparkalekuko plazak": 5.964.005 pezeta (35.844,39 euro).

011-31001. "Hitzartu beharreko maileguaren korrituak": 327.007 pezeta (1.965,35 euro).

011-33101. "Diruzaintzako maileguaren korrituak": 411.640 pezeta (2.474,01 euro).

Guztira: 178.095.858 pezeta (1.070.377,66 euro).

Dirusarrerak:

61901. "Garaje plazak eta trastelekuak saltzea": 122.037.593 pezeta (733.460,70 euro).

91700. "Hitzartu beharreko mailegua": 56.058.265 pezeta (336.916,96 euro).

Guztira: 178.095.858 pezeta.

Espedientea interesatuen eskura dago, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko martxoaren hemeretzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0303039