III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIA
Zizur Nagusiko Udaleko enplegatu Amalio Iglesias Iglesias jauna izendaturik, lorezaintzako behargin, makineriaren mantentze lanen ardura duenaren lanpostuan ari dadin
Amaitu da Zizur Nagusiko Udalean lorezaintzako behargin, makineriaren mantentze lanen ardura duena, izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian ezarritako hautabidea. Hura 2002ko urriaren 4an egin bilkuran onetsi zuen delako Udalaren Gobernu Batzordeak eta 2002ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n. Oposizio-lehiaketa murriztu horren epaimahaiak proposamena eginik, Zizur Nagusiko Udaleko enplegatu Amalio Iglesias Iglesias jauna izendatu du, lorezaintzako behargin, makineriaren mantentze lanen ardura duenaren lanpostuan ari dadin. Orobat agindu du izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Alkatetzaren 97/2003 zenbakiko ebazpena.
Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: a0302974