III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIA
Zizur Nagusiko Udaleko enplegatu Ignacio Jaurrieta Ibar jauna, Armando Liaño De Sola jauna, Maite Marín García andrea eta Eduardo Roldán Pérez jauna izendaturik, lorezaintzako behargin lanpostuan ari daitezen
Amaitu da Zizur Nagusiko Udalean lorezaintzako behargin izateko bortz lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian ezarritako hautabidea. Hura 2002ko urriaren 4an egin bilkuran onetsi zuen delako Udalaren Gobernu Batzordeak eta 2002ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n. Oposizio-lehiaketa murriztu horren epaimahaiak proposamena eginik, Zizur Nagusiko Udaleko enplegatu Ignacio Jaurrieta Ibar jauna, Armando Liaño De Sola jauna, Maite Marín García andrea eta Eduardo Roldán Pérez jauna izendatu ditu, lorezaintzako behargin lanpostuetan ari daitezen. Orobat agindu du izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Alkatetzaren 98/2003 ebazpena.
Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: a0302973