39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udaleko enplegatu Juan José Crespo Resurrección jauna izendaturik, lorategietako langileen buruaren lanpostuan ari dadin

Amaitu da Zizur Nagusiko Udalean lorategietako langileen burua izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian ezarritako hautabidea. Hura 2002ko urriaren 4an egin bilkuran onetsi zuen delako Udalaren Gobernu Batzordeak eta 2002ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 8an. Oposizio-lehiaketa murriztu horren epaimahaiak proposamena eginik, Zizur Nagusiko Udaleko enplegatu Juan José Crespo Resurrección jauna izendatu du, lorategietako langileen buruaren lanpostuan ari dadin. Orobat agindu du izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Alkatetzaren 101/2003 ebazpena.

Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0302972