39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udaleko enplegatuak izendaturik, obra-behargin lanpostuetan ari daitezen

Amaitu da Zizur Nagusiko Udalean obra-behargin izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian ezarritako hautabidea. Hura 2002ko urriaren 4an egin bilkuran onetsi zuen delako Udalaren Gobernu Batzordeak eta 2002ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n. Oposizio-lehiaketa murriztu horren epaimahaiak proposamena eginik, Zizur Nagusiko Udaleko enplegatu José Antonio Muniáin Irurita jauna eta Teolfilo Longares Pérez jauna izendatu ditu, obra-behargin lanpostuetan ari daitezen. Orobat agindu du izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Alkatetzaren 100/2003 ebazpena.

Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0302969