39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udaleko enplegatua izendaturik, obra-behargin eta ehorzle lanpostuan ari dadin

Amaitu da Zizur Nagusiko Udalean obra-behargin eta ehorzle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian ezarritako hautabidea. Hura 2002ko urriaren 4an egin bilkuran onetsi zuen delako Udalaren Gobernu Batzordeak eta 2002ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n. Oposizio-lehiaketa murriztu horren epaimahaiak proposamena eginik, Zizur Nagusiko Udaleko enplegatu Juan Antonio De La Villa Casado jauna izendatu du, obra-behargin eta ehorzle lanpostuan ari dadin. Orobat agindu du izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Alkatetzaren 99/2003 ebazpena.

Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0302968