III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIA
Zizur Nagusiko Udaleko enplegatuak izendaturik, administrari-ofizial lanpostuetan ari daitezen
Amaitu da Zizur Nagusiko Udalean administrari-ofizial izateko zazpi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian ezarritako hautabidea. Hura 2002ko urriaren 4an egin bilkuran onetsi zuen delako Udalaren Gobernu Batzordeak eta 2002ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 8an. Oposizio-lehiaketa murriztu horren epaimahaiak proposamena eginik, Zizur Nagusiko Udaleko enplegatu María Dolores Blázquez Miret andrea, José Antonio Huici Vaquero jauna, Begoña Oyaregui Beunza andrea, Isabel Razquin Lizarraga andrea, Ana José Sanz Elía andrea, Idoia Urdánoz Ortigosa andrea eta Rosario Vidondo Villava andrea izendatu ditu, administrari-ofizial lanpostuetan ari daitezen. Orobat agindu du izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Alkatetzaren 104/2003 ebazpena.
Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0302967