III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C I N T R U E N I G O
Ingurumena babesteko ordenantza
Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
Ingurumena babesteko ordenantza
Ikusirik Zerbitzu Orokorren Batzordeak urtarrilaren 16an luzatutako txostena, Asots eta dardaren aurkako ingurumenaren ordenantza onestearen aldekoa baita,
Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 325. artikuluan ezarritakoa.
Udalbatzak aho batez erabaki du:
1. Hasiera batez onestea Asots eta dardarien aurkako ingurumenaren ordenantza.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzea, eta 30 eguneko jendaurreko epea irekitzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsitzat joko da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 49.c) artikuluan, 11/99 Legeak emandako testu berriaren arabera, xedatutakoa betetzeko.
Cintruenigon, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Faustino León Chivite.
Iragarkiaren kodea: a0302315