39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Hirigintzako ordenantza hasiera batez onetsita

Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

Hirigintzako ordenantza hasiera batez onetsita

Ikusirik Obra Batzordeak 2003ko urtarrilaren 15ean luzatutako txostena, Hirigintzako ordenantza orokorra onestearen aldekoa baita.

Ikusirik Udaleko Hirigintza Zerbitzuak luzatutako txostena.

Kontuan harturik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoa.

Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Hirigintzari buruzko ordenantza orokorra.

2. Hilabeteko jendaurreko epea irekitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko egunkarietan eta Udal honetako iragarki oholean iragarkia jarrita.

Cintruenigon, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: a0302314