39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Izatezko bikoteen erregistroaren ordenantza

Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

Izatezko bikoteen erregistroaren ordenantza

Gizarte Ongizateko Batzordearen abenduaren 16ko irizpena ikusirik, ordenantza onestearen aldekoa baita.

Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Udal honetako Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza hasiera batez onestea.

2. Hilabeteko jendaurreko epea irekitzea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratuta, bidezko interesa dutenek eta herritarrek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsitzat joko da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 49.c) artikuluan, 11/99 Legeak emandako testu berriaren arabera, xedatutakoa betetzeko.

Cintruenigon, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: a0302313