III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C I N T R U E N I G O
Herrilurraren desafektazioa
Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
Herrilurraren desafektazioa. Ana Ramírez De Ocáriz.
Ikusirik herriko Ana María Ramírez de Ocáriz andreak aurkeztutako eskabidea, bertan Canteran dagoen 82 metro karratuko herrilur baten salmenta eskatzen baitu, bere jabetzakoa den finkari eransteko.
Ikusirik udal idazkaritzak luzatutako txostena eta Ogasun Batzordearen aldeko proposamena.
Udalbatzak aho batez erabaki du:
1. 82 metro karratuko herrilurra, desafektatzea, hain zuzen ere, La Cantera alderdian, Llano mugapean, 7. poligonoko 1007 B lurzatia, Cintruenigoko Hirilurren Katastroko 55. lurzatiarekin muga egiten duena.
2. Agintzea hasierako onespen hau Udaleko iragarki oholean ikusgai jar dadila eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, interesatuek hilabeteko epean alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.
3. Ohartaraztea ezen alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada hasierako erabakia behin betiko bilakatuko dela.
4. Erabakia behin betiko bilakatzen denean, NTEOEko 144.d) artikuluak aipatzen duen dokumentazioa Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari igor dakion xedatzea, onura publikoa edo berezia deklaratu eta Nafarroako Gobernuak onets dezan.
Cintruenigon, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Faustino León Chivite.
Iragarkiaren kodea: a0302312