II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
GESALATZ
Aldaketa, Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan (hirigintzako araudi partikularra). Behin betiko onespena
Gesalazko Udalak, 2008ko urriaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko aldaketa Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan (hirigintzako araudi partikularra).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganik, 2009ko urtarrilaren 20ko osoko bilkuran, behin betiko onestea erabaki da Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
-Gesalazko Hiri Antolamendurako Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 9. artikuluan agintzen da finkatze unitateetan sartu gabeko lurzoru librean, lurzati eraikigarri txikienak 70 metro koadro izan beharko dituela. Ez da banantzerik onartuko 70 metro koadrotik beherako lurzorua bada.
-Gesalazko Hiri Antolamendurako Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 19. artikuluan agintzen da exekuzio unitateetan sartu gabeko lurzoru librean, lurzati txikienak 300 metro koadro izan beharko dituela. Ez da banantzerik onartuko 300 metro koadrotik beherako lurzorua bada.
Muetzen, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L0902015