39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Arau Subsidiarioetako aldaketa, Eraikuntzako ordenantzaren 51 eta 52. artikuluetan

Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Arau Subsidiarioetako aldaketa, Eraikuntzako ordenantzaren 51 eta 52. artikuluetan.

Ikusirik, Jesús María Ramírez Sánchez jaunak irekitako espedientea, Udal Planeko Eraikuntzako ordenantzako 51 eta 52. artikuluen aldaketa puntuala eskatzeko.

Ikusirik Udalaren Hirigintza Zerbitzuek luzatutako txostena eta Obra Batzordearen urtarrilaren 15eko adostasun txostena,

Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Eraikuntzako ordenantzaren 51 eta 52. artikuluak aldatzeko espedientea, hain zuzen ere 120 metro karratura murrizteko gutxieneko lurzatia, babes ofizialeko eta elkarri atxikitako etxebizitza familiabakarren proiektu bateratuetako jarduketetan.

2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarki oholean eta Komunitateko egunkarietan, eta hilabeteko jendaurreko epea irekitzea.

Cintruenigon, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: a0302309