39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Planeamenduko aldaketa: 2103. lurzatia

Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Bigarren Hezkuntzako Institutuko gimnasioaren planeamenduko aldaketa.

Ikusirik 2103. lurzatiaren erabilera aldatzeko espedientea, hain zuzen ere etxebizitzetarako baino dotazioetarako izan dadin.

Ikusirik, orobat, Udaleko Hirigintza Zerbitzuak luzatutako adostasun txostenak eta Obra Batzordearen urtarrilaren 15eko adostasun irizpena.

Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, Udalaren jabetzakoa den 2103. lurzatiaren erabilera etxebizitzetarakoa baino dotazioetarakoa izan dadin, eta hala, bertan DBHIko gimnasioa ezarri.

2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarki oholean eta Komunitateko egunkarietan, eta hilabeteko jendaurreko epea irekitzea.

Cintruenigon, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: a0302308