39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Erriberriko udal bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espreski uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Erriberri.

Erriberrin, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean. Barrutiko titularra, Erriberriko alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: A0302248