39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L G O R R I A G A

Auto-taxiaren plaza

Elgorriagako Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen auto-taxi plaza bat sortzea eta horren deialdi publikoa egitea.

Hori eskuratu nahi duten izangaiek eskaerak aurkeztu ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Elgorriagako auto-taxiaren erregelamenduko 10. artikuluari jarraikiz, 120. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, 2002ko urriaren 4an.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Elgorriagan, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0302137