III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A R I N O A I N
2003. urteko zerga-tasak
Garinoaingo Udalak, 2002ko abenduaren 27an egin bilkuran, 2003. urtean aplikatzeko zerga-tasak onetsi zituen, eta, horren ondorioz, honako hauek aldatu ziren:
a) Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,8.
b) Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,312.
c) Irekitzeko lizentziak emateko tasak: 0,94 euro lokalak duen metro karratu bakoitzeko.
d) Lurzatiketak hirilurrean eta segregazioak: 0,15 euro metro karratu bakoitzeko.
e) Herrilurretako aprobetxamenduen kanona: ez da aldatu.
f) Oinarriaren eguneratze automatikoa ez duten beste tasa eta zergak, 2002an KPIk izandako aldaketaren arabera eguneratuko dira.
Garinoainen, bi mila eta biko abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, Carlos Sola Pabolleta.
Iragarkiaren kodea: A0302136