III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A R I N O A I N
Arau Subsidiarioetako aldaketa, industri lurzoru urbanizagarria garatzeko. Hasiera bateko onespena
Udal honek, 2003ko otsailaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa, industri lurzoru urbanizagarriko zehaztapenak garatzeko.
Aldaketa hori jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 117.1.A artikuluan xedatuarekin bat.
Garinoainen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeian. Alkatea, Carlos Sola Pabolleta.
Iragarkiaren kodea: A0302135