39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

1197/02 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Raquel Jaunarena Barberenarendako jakinarazpena, legezko bideak erabiliz aurkitu ez delako

Iruñeko Udaleko alkatetzak ebazpen hau eman zuen, 2002ko abenduaren 13an,:

RAL 02-ABE-13 (9/UV)

"Suministros Eléctricos Gabyl, S.A.k 1197/02 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen, Alkatetza honek 2002ko irailaren 3an eman ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bitartez ezetsi zen Sanduzelaiko BBPBaren D unitatea birzatitzeko proiektuaren behin betiko onespenaren kontra aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa. Horiek horrela, ebatzi dut:

1._Administrazio espedientean interesatuta daudenei dei egitea, bederatzi eguneko epean ager daitezen aipatu errekurtsoaren autoetara.

2._Ondotik, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari errekurritutako ebazpenaren espedientea bidaltzea, baita interesatuendako jakinarazpenak ere, halakorik behar den kasuetan.

3._Udala aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager dadila, xede horretarako Antonio Armendáriz García jauna legelari izendaturik, eta Santos Julio Laspiur García, berriz, prokuradore."

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bortzean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: a0302131