III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L T Z A
E D I K T U A
2003ko otsailaren 24an, Oltza Zendeako Udaleko alkateak 22/2003 ebazpena eman zuen, Oltza Zendeako Udaleko eta haren erakunde autonomoko langileen 2003ko lan egutegia onesteko. Hona hemen haren testu osoa:
Kontuan harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuko aurreikuspenak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzeko aipatu Legegintzako Foru Dekretuaren 59. artikuluaren babespean eman baitzen.
Ikusirik, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak uztailaren 4an eman 85/2002 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2002ko asteguneko jaiak zein diren zehaztu zuena.
Kontuan harturik espedienteko dokumentazioa eta ikusirik Ogasunaren eta Langileriaren Informazio Batzordeak aurkeztutako txostena, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,
Ebatzi dut:
Lehenbizikoa._Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2003ko aste barreneko jai egunen egutegia onestea. Hona hemen:
Urtarrilaren 1a: Urteberri.
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Urtarrilaren 7a: San Julian.
Apirilaren 17a: Ortzegun Saindua.
Apirilaren 18a: Ortziral Saindua.
Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Uztailaren 25: Done Jakue apostolua.
Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
Abuztuaren 22a, 25a eta 26a: Ororbiako bestak.
Azaroaren 1a: Omiasaindu.
Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.
Abenduaren 6a: Konstituzio eguna.
Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri.
Bigarrena._Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren administrazioan eginen den lanaldiaren urteko kopurua, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, 1.592 ordu izanen da, egiazkoak, eta honela banatuko da:
a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00etara; gainerako hogei minutuak langileak sartzen ahalko ditu, hautara eta malguki, 7:40tik 8:00etara eta 15:00etatik 15:20ra.
b) Artikulu honetako aurreko atalean adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko "Oltza Zendeako/Orkoiengo Musika Eskola" erakunde autonomoko langileei, horiek erakunde autonomoaren beraren lan egutegia izanen baitute.
c) Kontuan hartuz 2003rako finkatu den lanordu kopurua 1.592 ordu dela eta lanaldiaren banaketaren ondorioz egiazki sartutako orduak 1.606 direla, Oltza Zendeako Udaleko langile bakoitzak abenduaren 26a eta egun ordaindu bat izanen du, berak nahi duenean hartzeko.
d) Aurrekoa ukatu gabe, lanaldiaren banaketa abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan ezarritako urteko ordu kopuruarekin bat etortzeko, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko langileek orokorrean ezarritako lanaldia baino hamar minutu gehiagokoa egin beharko du apirilaren 22tik 25era, biak barne.
Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Oltza Zendeako Udalaren iragarki oholean ere.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz.
Oltza Zendean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Miriam Berastegui Del Castillo.
Iragarkiaren kodea: a0302130