Iragarkia
39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko azaroaren 25ean emandako 4042 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0979 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ismael Ezquer Abadía jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (22750/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4042 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-0979 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Ismael Ezquer Abadía jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (22750/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen, 22750/00 zenbakiarekin instruitu zen zehapen-espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 97 zenbakikoan). Bada, dekretu horren 89. artikuluak dioenez, "1. Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) Zorraren ordainketa edo iraungipena; b) Preskripzioa; c) Gerorapena; d) Likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Zio horiek, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean daudenen antzekoak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena._Espedientea azterturik ikusi dugunez, ez da gertatu Erregelamenduaren 89. artikuluko kasurik. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari eta Auzitegi honetan errekurritu zen (01-0645 zenbakiko jora jotzeko errekurtsoa). Auzitegi honek ezetsi egin zuen errekurtsoa 2001eko ekainaren 18ko 2927 Ebazpenean, eta horrenbestez jurisdikzio bidea ireki zen.
Gainerakoan, udal administrazioko bidea agorturik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua). Hori dela eta, azpimarratu behar dugu gora jotzeko errekurtso hau ez dela errekurtso hierarkikoa, ez duela artifizialki luzatzen udal administrazioko bidea, eta ezin duela inola ere eten isunaren betearazpena (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak aldatutako testuan). Horrela, bada, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 84. artikuluan ezarritako borondatezko ordainketa epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbideari erabat lotzen zaio isuna premiamendu bidez ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 88 eta 90. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 88 eta 98. artikuluak).
Hirugarrena._Azkenik, ez dugu antzeman zehapenaren preskripzioa gertatu denik. Jakina denez, zehapenek "beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera preskribatuko dute..." (prozedurari buruzko Legearen 132.1 artikulua). Arau juridiko horrek oraingoan Trafikoari buruzko Legera jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dute, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Ildo beretik 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak dioenez, "Zehapenen preskripzio epea ebazpen zehatzailea irmo bihurtu eta biharamunetik hasita zenbatu behar da".
Alabaina, "irmotasuna" da _Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 26ko osoko bilkurako Autoan zehazten denez_ egintza edo erabaki baten egoera juridikoa, ezinezkoa delarik haren aurka errekurtso arruntik jartzea, ez administrazio bidean ez judizio bidean, berraztertzeko errekurtso berezia izan ezik. Beraz, behar ziren garaian eta moduan Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu baitzen zehapen ebazpenaren aurka, jadanik ezin da esan egintza hori irmo bihurtu zenik errekurtsoa ebazpenaren zain egon zen bitartean, zeren eta, Auzitegi Gorenaren 1991ko maiatzaren 21eko epai batek adierazi (R. Ar. 4334) eta 1992ko maiatzaren 27koak berretsi zuen bezala (R. Ar. 3729), "ezin dira nahasi administrazio-ebazpen baten irmotasuna eta administratuak bere errekurtsoa ezetsitzat jotzeko daukan ahalmena (...). Zehapen-ebazpena ez dela irmoa auzi-errekurtso hau jarri izanak berak frogatzen du; eta irmoa izan gabe, nekez has zitekeen preskripzio epea zenbatzen". Hortaz, ebazpena irmoa izan arte ezin da hasi preskripzio epea.
Bestalde, erraz antzematen denez, zehapenaren preskripzio epea (bi hilabete, Auzitegi honek zehapen ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko ebazpena jakinarazi zuenetik) zenbatzen hasteko "dies a quo"tik urtebete baino denbora gutxiago iragan zen Administrazioak zorra kobratzeko hurrengo egintza baliodun eta eraginkorra egin zuen arte, interesatua jakitun zela (hemen errekurritutako premiamendu-probidentzia, interesatuak 2002ko martxoaren 4an errekurritu zuena, jakinean zegoela aditzera emanez). Beraz, zehapenak ez zuen preskribatu. Gainera, inon ez dugu ikusi ordainketa geroratu edo zatikatzeko baimenik eman zenik. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (22750/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko azaroaren 26an emandako 4051 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1083 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Juan Bautista Elizalde Insausti jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (251662/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4051 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-1083 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Juan Bautista Elizalde Insausti jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (251662/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da; premiamendu-probidentzia hori interesatuari trafikoko isun bat ordainarazteko eman zen, ez baitzuen ordaindu borondatezko epean. Isuna 251662/00 zehapen espedientean ezarri zen. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehena._Beste ezer baino lehen ondokoak azpimarratu behar dira:
a) Zehapen espedientean emandako ebazpen baten bidez, errekurtsogileari isuna ezarri zitzaion trafikoaren arloko arau-haustea egiteagatik.
b) Egintza horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zen Auzitegi honetan (01-1299 zenbakikoa). Errekurtsoari buruzko jarduketak artxibatzea erabaki genuen apirilaren hemeretziko 1451/02 ebazpenean. Izan ere, Auzitegi honek akatsak zuzentzeko eskatu zion errekurtsogileari, Auzitegiko buruaren probidentzia baten bidez, zeina 2001eko martxoaren 17an jakinarazi baitzitzaion; horretarako hamar egun balioduneko epea eman zion eta ohartarazi zion ezen, eskatutakoa egiten ez bazuen, jarduketak artxibatu eginen zirela. Gorago esan denez, egin ere hala egin zen, epe horretan errekurtsogileak ez baitzuen bete agindua.
c) 2001eko maiatzaren 7an premiamendu-probidentzia eman zen, zorra ez baitzen ordaindu borondatezko aldian. Premiamendu-probidentziaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen, esku artean duguna, hain zuzen ere.
Bigarrena._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Espedientea aztertuz ikusi dugunez, ez da gertatu aipatu erregelamenduko 99.1 artikuluan aipatzen diren kasuetako bat bera ere. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, aginduzko betekizun formalak betez. Ez dugu antzeman ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu behar lukeen akatsik gertatu denik ere.
Hirugarrena._Gora jotzeko errekurtso honetan aipatzen den premiamendu-probidentzia, gorago adierazi denez, isun baten ondorio da. Behinola isuna ere errekurritu egin zen eta errekurtsoko jarduketak artxibatzeko agindu zen. Udalak, isunaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ebazteko zain zegoela, isuna kobratu egin zuen; interesatuak jarduketa hori baliogabetu nahi du, esanez premiamendu-probidentzia eman zen unean zehapena ez zela irmoa eta, ondorioz, ezin zela betearazi. Argudio hori errefusatu egin behar da, zeren eta, trafikoaren arloan, Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 83.1 artikuluan xedatzen duenez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua) 138.3 artikuluan dioenaren ildo beretik, "ebazpena betearazi beharrekoa izanen da administrazio bideari amaiera ematen zaionean"; beraz, zehapenak jartzen dituzten administrazio publikoek zehapenak gauzatzen ahal dituzte _betearazten ahal dituzte_ haiek eman ziren administrazio bidea bukatzen denetik aurrera. Hortaz, udal administrazio baten eremuan emandako ebazpen zehatzailea ematen den unetik betearazten ahal da, udal organoen egintzek administrazio bidea agortzen baitute. Kasu honetan udal administrazioko bidean zehapena irmoa izan zen ebazpen zehatzailea eman zen egunetik, eta betearaz zitekeen, eta egin ere halaxe egin zen, borondatezko aldia isuna ordaindu gabe amaitu zenean.
Bestelako irmotasuna da, ordea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluan eta 30/1992 Legearen 132.3 artikuluan aipatzen dena. Beste irmotasun mota hori, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziari jarraituz (1981eko irailaren 26ko Epaia _R. Ar. 3850_ eta 1992ko irailaren 21ekoa _R. Ar. 6937_, besteak beste), ez administrazio-bidean ez judizio-bidean inolako ekintza edo errekurtsoren bidez aurkatzerik ez dagoen egintzen edo erabakien egoera juridikoa da. Egoera horretara iristen da aurka egiteko epeak iraganik egintza irmoa eta onartua bilakatzen denean, edo, legezko ekintzak baliaturik ere, ebazpen edo epaiek errekurtsoak ezesten dituztenean eta egintzak, era berean, irmo bilakatzen direnean, epaiari ez zaiolako aurka egiten edo errekurtsoa jartzeko beste auzialdirik ez dagoelako.
Funtsean, 30/1992 Legaren 138.3 eta 132.3 artikuluek eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 83.1 eta 81.2 artikulu kidekoek gai desberdinak arautzen dituzte eta ondorio desberdinak ekarri: lehenbizikoek zehapenak noiz betearaz daitezkeen zehazten dute, eta bigarrenek, zein egunetan hasten den zehapenen preskripzio epea. Ondorioak ere desberdinak dira: udal administrazioko bidearen bukaerak (30/1992 Legearen 138.3 artikulua eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 83.1 artikulua) betearazpenerako eta egintza judizio-bidean aurkatzeko bidea irekitzen du. Aldiz, 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluak aipatzen duten irmotasunak aurkapena galarazten du eta, gainera, preskripzio epearen hasiera dakar.
Beraz, udal administrazioko bidean irmotu zenean, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (30/1992 Legearen 138.3 artikulua); horrela, bada, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 84. artikuluak aipatzen duen borondatezko ordainketa-epea iraganik, isuna ordaindu gabe zegoenez, indarra zuen legeriari jarraituz Udalak premiamendu bidez ordainarazi zuen isuna, gehi %20ko errekargua (Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak (arau beraren 98 eta 109. artikuluak). Bidezkoa da, hortaz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzak, 251662/00 zehapen espedientean ezarri eta borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat ordainarazteko, 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka jarria; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko azaroaren 26an emandako 4052 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1699 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Florencio Pozo Sarasqueta jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi delegatuak 2002ko martxoaren 15ean eman zuen ebazpenaren aurka (39361/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4052 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-1699 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Florencio Pozo Sarasqueta jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi delegatuak 2002ko martxoaren 15ean eman zuen ebazpenaren aurka (39361/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen zehatzaile baten aurka (Iruñeko Alkatetzak horretarako ahalmena eskuordetzan emanda, 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen xedapenaren bidez). Izan ere, zinegotziak isuna jarri zuen zirkulazioko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua zama-lanetarako lekuan aparkatzeagatik halako jarduerarik egin gabe (Errioxa kalea, 1), antolamendu juridikoa urratzen zuela. Interesatuak, egokitzat jotzen dituen oinarriak azaldu eta gero, zehapena deuseztatzeko eskatu du idazkiaren azkenean.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra._Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean.
Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuenak (martxoaren 24ko 5/1997 Legearen bidez aldatua), 81.1 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Arau-hauslea zehatzeko ekintzak hiru hilabeteren buruan preskribatuko du, arau-haustea egiten den egunetik hasita. Preskripzio-epe hori eten eginen da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, baldin eta salatua jarduketa horren jakitun bada, edo Administrazioak salatuaren identitatea nahiz helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean, edo 78. artikuluan ezarritako eran jakinarazpena egiten denean".
Bestalde, zirkulazioaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluak honela dio: "Arau-hauslea zehatzeko ekintzak hiru hilabeteren buruan preskribatuko du, arau-haustea egiten den egunetik hasita. Zehapen prozedurari ekin aurretik eta hura burutu artean arau-haustea preskribaturik dagoen begiratuko da, eta hala izanez gero, prozedura abiaraztea edo aurrera eramatea ez dela bidezkoa erabakiko da.
Preskripzio-epea eten eginen da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, baldin eta salatua jarduketa horren jakitun bada, edo Administrazioak salatuaren identitatea nahiz helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean, baldin eta jarduketa horrek oihartzuna badu hura egiten duen administrazio-bulegotik kanpo. Era berean, preskripzio-epea eten eginen da Erregelamendu honen 11. artikuluan ezarritako moduan jakinarazpena egiten denean.
Preskripzio-epea berriz hasiko da aurrera egiten baldin eta prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".
Beste alde batetik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, "ezinezkoa gertatzen bada inork jakinarazpena hartzea, inguruabar hori espedientean agerraraziko da, jakinarazpen saioaren eguna eta ordua ere jarrita, eta bigarren eta azken saioa eginen da, ordu desberdinean, hurrengo hiru egunetan".
Udalak auzitegi honi igorritako dokumentazioan ageri denez, zehapen ebazpena ibilgailuaren titularrari jakinarazteko saioak egin ziren bi egunetan, baina orduen arteko aldea 30 minutukoa baino ez zen izan (lehenbiziko saioa 2001eko azaroaren 20an egin zen 13:30ean, eta bigarrena 2001eko azaroaren 21ean 13:00etan). Beraz, ez da bete Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak agintzen duena, eta horregatik saioak ez dira baliozkoak, ez dituztelako biltzen antolamendu juridikoak eskatutako gutxieneko bermeak. Horrenbestez, ediktu bidezko jakinarazpenak ere ez du indarrik, jakinarazpenak egiteko ordezko bide hori salbuespen gisa erabili beharrekoa baita. Ildo horretan aipatzekoa da Konstituzio Auzitegiak ediktu bidezko jakinarazpenei buruz eman duen doktrina, besteak beste 1995eko abenduaren 11ko Epaian eta 2002ko urtarrilaren 14koan ezarritakoa: "(...) ediktua prozesuko gertaeren berri emateko ordezko eta salbuespenezko bidea da. Beraz, ediktura jo aurretik agortu egin behar dira gertaeren berri emateko ohiko bideak, hartzaileari berme hobeak eta jakinarazpena hartzeko segurtasun handiagoa eskaintzen dizkiotenak, eta ediktua argitaratzeko agintzen duen epai-organoak ziur jakin behar du, arrazoizko irizpideetan oinarrituta, ez dagoela jakiterik interesatua non den edo zein helbide duen eta horregatik alferrik dela prozesuko ohiko komunikazio bideak erabiltzen saiatzea". Aztergai dugun auzian ezin da esan ohiko komunikazio bideak agortu direnik, ezta antolamendu juridikoak eskatutako bermeak eskaini direnik ere (zehazki, Guztiendako Administrazioa arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak eskatutako bermeak), egintzari buruzko ediktua argitaratu baino lehen. Egintzaren jakinarazpen akastunaren ondorio nagusia egintzaren eraginkortasunik eza da; izan ere, egintza baliozkoa da baina ez eraginkorra; horren haritik, Auzitegi Gorenaren 1992-3-3ko Epaiak (R. Ar. 1992/1775) honela dio: "administrazio-egintzaren jakinarazpena ez da egintza baliozkoa izateko baldintza, are gutxiago egintzaren existentziarako baldintza, baizik eta interesatuari begira egintza eraginkorra izateko baldintza; beraz, interesatuak egintzaren berri jakin eta gero egintzak ondorioak ekarriko ditu".
Ildo horretan Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipatzen ahal dira, (hurrenez hurren, R. Ar. 7262 eta 7277): "prozesu edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Agiriaren kopia edo aldakia ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar, kanpoko zeinuak baino ez dira, eta, nolabait, norbaitek jakin beharrekoa jakin duela adierazten dute. Hori defentsarako eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".
Aurrekoaren ondorioz, toki entitateak igorritako espedientea aztertzean, zehatzeko ekintza preskribaturik zegoela ikusten da, BSLren 81.1 eta Erregelamenduaren 18.1 artikuluen arabera. Izan ere, salatutako egintza, salaketa-orrian jasorik dagoenez, 2001eko urriaren 24an egin zen, eta salaketa interesatuari berari jakinarazteko saioetan akatsak egin ziren, gorago esan bezala. Hortaz, ediktu bidezko jakinarazpenak ere ez du eraginkortasunik, zeren eta, Auzitegi Gorenak jurisprudentzian maiz adierazi duenez, "(...) ezin zaie preskripzio-epea eteteko indarrik egotzi formazko akatsak dituzten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei (...)". (Besteak beste, 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak, R. Ar. 7262 eta 7277). Beraz, ez zen preskripzio-epea eteteko inolako jarduketarik egin salaketa egin zen egunetik (2001eko urriaren 24a) zehapen ebazpena jakinarazi zen eguna arte (2002ko martxoaren 18a). Aipatu legean ezarritako hiru hilabeteko epea bukatutakoan arau-hausteak preskribatu egin zuela kontuan izanik (bestalde, preskripzioa ofizioz aintzatetsi beharrekoa zen), bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau baiestea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi delegatuak eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa; ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 4an emandako 4088 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3470 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pedro J. Cirauqui Martínez jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (331571/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4088 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren lauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3470 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Pedro J. Cirauqui Martínez jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (331571/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Pedro J. Cirauqui Martínez jaunak, 2002ko abuztuaren 9an Auzitegi honetan sartu zen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (331571/00 zenbakiko udal espedientea).
2. Auzitegi honen 2002ko abuztuaren 26ko probidentziaren bitartez (2002ko abuztuaren 27an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuan, xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.
3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko azaroaren 5ean jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.
Bigarrena._Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Pedro J. Cirauqui Martínez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarria (331571/00 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 9an emandako 4109 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3866 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Susana Calahorra Villanueva andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diruzainak 2002ko uztailaren 1ean eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (611722/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4109 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren bederatzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3866 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Susana Calahorra Villanueva andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diruzainak 2002ko uztailaren 1ean eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (611722/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Susana Calahorra Villanueva andreak, 2002ko irailaren 18an Auzitegi honetan sartu zen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diruzainak 2002ko uztailaren 1ean eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (611722/00 zenbakiko udal espedientea).
2. Auzitegi honen 2002ko urriaren 10eko probidentziaren bitartez (2002ko urriaren 11n jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuan, xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.
3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko azaroaren 8an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.
Bigarrena._Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Susana Calahorra Villanueva andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko diruzainak 2002ko uztailaren 1ean emandako bahitura-diligentzia baten aurka jarria (611722/00 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 5ean emandako probidentzia errekurtsogileari jakinarazteko. Probidentzia hori 01-4967 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman da; errekurtsoa, berriz, Javier Aparicio Chana jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko apirilaren 9an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (161893/00 zenbakiko udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"Probidentzia.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren bostean.
2002ko azaroaren 25eko data duen idazkia jaso da Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko 2. Epaitegitik. Hartan aditzera ematen da Iruñeko Udalak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela (prozedura arrunta), 146/02 zenbakikoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 01-4967 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko 2002ko urriaren 2an eman zuen ebazpenaren kontra, eta eskatzen da administrazio espedientea bidal dadila, behin uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluak agindutako deiak egin ondoren. Javier Aparicio Chana jaunak aurkeztu zuen aipatu gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko, 2001eko apirilaren 9an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (161893/00 zenbakiko udal espedientea).
Ondorioz, eta goian aipatutako 49. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta, halaber, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 1992ko maiatzaren 7ko Ebazpena betetzeko, non jarraibideak eman baitziren Administrazioarekiko auzibideetan espedienteak Auzitegiari igortzeko,
Ebatzi dut:
Lehenengoa._Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko 2. Epaitegira bidaltzea 146/02 zenbakiko Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea (prozedura laburtua); Iruñeko Udalak jarri du errekurtso hori, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2002ko urriaren 2an emandako ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez, Javier Aparicio Chana jaunak Iruñeko Alkatetzaren premiamendu probidentzia baten aurka (2001eko apirilaren 9koa, 161893/00 zenbakiko udal espedientea) jarritako 01-4967 gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen. Aipatu probidentzia trafikoko isun bat betearazpidez ordainarazteari dagokio.
Bigarrena._Probidentzia honen berri ematea Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko 2. Epaitegiari, Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridiko Zerbitzuari eta administrazio-espedientean interesatu gisa ageri diren gainerakoei, eta horiei guztiei bederatzi eguneko epea ezartzea, jakinarazpen egunetik zenbatu beharrekoa, autoetan aurkeztu ahal izan daitezen.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du; ziurtatu dut."
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Iragarkiaren kodea: A0301504
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
