Iragarkia
39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Gobernu Erabakien jakinarazpenak.
Ondotik azaltzen diren gobernu erabakiak, garraio arloko zehapen ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebatzi dituztenak, ezin izan dira jakinarazi Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek aurreikusten duten bezala. Beraz, honako honen bidez betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena.
Zehapen espedientearen ebazpena
Julián Martín Conde jaunak 2002ko abuztuaren 12an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 3089/2002 zehapen ebazpenari; horren bidez 600 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak, 2001eko azaroaren 16an, N-121-A errepideko 40 kilometroan, GU-6921-G ibilgailuaren aurka egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: enborrak garraiatzea, zama eta guzti 45.120 kiloko pisua zuela, 40.000 kilorako baimena izanik. 5.120 kilo gehiegi (%12). Pisua baskula homologatuan egiaztatu zen.
Egitezko aurrekariak:
1. 2002ko martxoaren 21ean, Julián Martín Conde jaunari jakinarazi zitzaion NA 0185/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak, 2001eko azaroaren 16an, N-121-A errepideko 40 kilometroan, GU-6921-G ibilgailuaren aurka egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: enborrak garraiatzea, zama eta guzti 45.120 kiloko pisua zuela, 40.000 kilorako baimena izanik. 5.120 kilo gehiegi (%12). Pisua baskula homologatuan egiaztatu zen.
2. 2002ko apirilaren 2an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 2002ko uztailaren 3an, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko apirilaren 2an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, zehapena berresten zuen, ondokoak kontuan izanik: arau-haustea egiaztaturik zegoen, ziurtagiria indarrean zuen baskula ofizial homologatuan egindako pisaketaren tiketaren bidez; bi agiri horiek interesatuari bidali zitzaizkion, berak eskaturik, eta berriro ere epea eman zitzaion, agiri horiek ikusi ondotik bere eskubideei komeni zitzaizkien alegazioak egiteko, eta epe horretan interesatuak ez zuen alegaziorik egin. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak uztailaren 3ko 3089/2002 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Julián Martín Conde jaunari 600 euroko zehapena ezarri zion.
4. 2002ko abuztuaren 12an, Julián Martín Conde jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Gertaerak ukatu zituen, errugabetasun ustearen printzipioaren babesera bilduz. Zehapena graduatzean proportzionaltasun printzipioa ez zela kontuan hartu alegatu zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak, errugabetasun ustearen printzipioaren babesera bilduz.
Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako gertaera frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen salaketa-orrian. (Errioxako Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko seigarren oinarria).
Ildo beretik doa irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuena: "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek egiaztatzen dituzten gertaerek, legezko betekizunak betez dokumentu publikoan formalizatzen badira, frogen balioa dute, interesatuek beren eskubideak defendatzeko aurkezten ahal dituzten frogen kalterik gabe".
Errekurtsoa jarri zaion espedientean, pisaketaren tiketak baliogabetzen du errugabetasun ustea, salaketaren unean ziurtagiria indarrean zuen baskula homologatuak eman baitzuen, eta bai, zehar bidez, errekurtso idazkiak ere, hartan ukatu baizik ez baita egiten salatutako egintza, ezer zehatzik alegatu gabe, proportzionaltasun printzipioaren aplikazioa eskatuz.
2. Errekurtsogilearen iritziz, zehapena graduatzean proportzionaltasun printzipioa ez da aintzat hartu.
Errekurtsogileari egotzi zaion egintza arau-haustea da, eta larritzat jo da, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.
Oraingoan 600 euroko isuna ezarri da, gehiegizko pisuaren portzentajea kontuan izanik.
Beraz, zehapena behar bezala graduatu da eta ez da urratu proportzionaltasun printzipioa.
3. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezetsi egin da Julián Martín Conde jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 3089/2002 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hemezortzian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Zehapen espedientearen ebazpena
José Ignacio Carrillo Arzuaga jaunak, Canteras Yanci, S.A. ordezkatuz, 2002ko irailaren 30ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 3091/2002 Zehapen Ebazpenari; horren bidez 360 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak, 2001eko azaroaren 6an, 3730-BFV matrikulako ibilgailuaren aurka egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: 3730-BFV ibilgailua eustorma harriz zamatzea 34.300 kiloko pisua izan arte, haren gehieneko pisu baimendua 32.000 kilo izanik.
Egitezko aurrekariak:
1. 2002ko martxoaren 20an, Canteras Yanci, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 0203/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak, 2001eko azaroaren 6an, 3730-BFV matrikulako ibilgailuaren aurka egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: 3730-BFV ibilgailua eustorma harriz zamatzea 34.300 kiloko pisua izan arte, haren gehieneko pisu baimendua 32.000 kilo izanik. Behar baino 2.300 kilo gehiago zituen (%7). 55359 zenbakiko zama-albaranean egiaztatua.
2. 2002ko apirilaren 12an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 2002ko uztailaren 3an, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko apirilaren 12an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, zehapena berresten zuen, ondoko hauek kontuan izanik: interesatuak eskatu bezala, agiriak igorri zitzaizkion eta berriro ere alegazioak egiteko epea eman zitzaion, bidalitako salaketa-orria ikusirik bere eskubideari komeni zitzaiona alegatu zezan; epe horretan interesatuak ez du ezertxo ere adierazi. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak uztailaren 3ko 3091/2002 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Canteras Yanci, S.A.ri 360 euroko zehapena ezarri zion.
4. 2002ko irailaren 30ean, José Ignacio Carrillo Arzuaga jaunak, Canteras Yanci, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan adierazi zuen ez zela kontuan hartu lehenago aurkeztutako alegazio idazkia. Arau-haustearen frogak bidali behar zitzaizkiola, bestela defentsa gabezia sortuko zitzaiolako. Ibilgailuak balazta elektrikoa eduki behar duela nahitaez eta tresna horrek tona bat inguru pisatzen duenez, pisu hori deskontatu egin behar zela.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Ezin da onartu errekurtsogileak azaldutako lehen argudioa, berak eskatutako froga emateko Garraio Zerbitzuak bidali zion ofizioaren aurkako alegazioak epez kanpo aurkeztu zirelako. Interesatuak 2002ko maiatzaren 31n jaso zuen ofizioa eta hartan 15 egun balioduneko epea ezarri zitzaion bidezkotzat jotzen zituen alegazioak aurkezteko. Interesatuak 2002ko ekainaren 19an aurkeztu zituen alegazioak, baina epea ekainaren 18an bukatua zen. Horregatik, alegazioak ez ziren kontuan hartu eta horrela jokatuz prozedura ez zen inola ere urratu.
2. Errekurtsogileak alegatu duen frogarik ezari dagokionez, azpimarratu beharra dago ezen, salaketa-orriaren kopiarekin batera bidali zitzaion ofizioan jadanik adierazi zitzaionez, harrezkero interesatuak bazituen bera erruztatzeko garrantzia izan zezaketen dokumentu guztiak, bai zama-albarana, lehendik ere bazuena, eta bai gainerakoak ere. Une honetan gogora ekarri behar da nola, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatzen dituzten gertaerek, legezko baldintzak betez agiri publikoan formalizatuak izanez gero, frogaren balioa izanen duten, interesatuek beren eskubideen defentsarako aurkez ditzaketen frogen kalterik gabe. Errekurtsogileak, ordea, ez du frogarik aurkeztu.
3. Azkenik, errekurtsogileak azaldutako azken argudioa baztertu behar da, ez duelako inola ere frogatu aipatzen duen inguruabarra. Izan ere, ez du inolako frogarik aurkeztu berak aipatzen duen tresna hori salatutako ibilgailuan instalaturik zegoela egiaztatzeko. Nolanahi ere, profesionalak kasu honetan eskatu ahal zaion arduraz jokatu izan balu, inguruabar hori kontuan hartuko zukeen ibilgailua zamatzean.
4. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezetsi egin da José Ignacio Carrillo Arzuaga jaunak, Canteras Yanci, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 3091/2002 Zehapen Ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren lauan._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Zehapen espedientearen ebazpena
José Ignacio Carrillo Arzuaga jaunak, Canteras Yanci, S.A. ordezkatuz, 2002ko uztailaren 18an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 2230/2002 Zehapen Ebazpenari; horren bidez 900 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak, 2001eko azaroaren 21ean, N-121-A errepideko 61 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: NA-4090-AZ ibilgailua zahorrez zamatzea guztira 30.420 kilo izan arte, 26.000 kilorako baimena izanik. Pisaketa 2001eko azaroaren 21eko 56800 zama-albaranean egiaztatu zen. Arau-haustea garraiolariari zein zamatzaileari egozten ahal zaie.
Egitezko aurrekariak:
1. 2002ko martxoaren 27an, Canteras Yanci, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 0228/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak, 2001eko azaroaren 21ean, N-121-A errepideko 61 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: NA-4090-AZ ibilgailua zahorrez zamatzea guztira 30.420 kilo izan arte, 26.000 kilorako baimena izanik. Pisaketa 2001eko azaroaren 21eko 56800 zama-albaranean egiaztatu zen. Arau-haustea garraiolariari zein zamatzaileari egozten ahal zaie.
2. 2002ko apirilaren 15ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 2002ko maiatzaren 29an, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko apirilaren 15ean aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, zehapena berresten zuen, ondoko hauek kontuan izanik: interesatuak ez zuen inola ere gezurtatu egozten zitzaion egintza, kopiak eskatu besterik ez zuen egin, salaketa-orriarena, ibilgailu astunaren dokumentazioarena eta gehiegizko pisua egiaztatzen zuen agiriarena, agiri horien beharra omen zuelako bere defentsa antolatzeko. Adierazpen horrek ez du oinarririk: gehiegizko pisua interesatuak emandako zama-albaranean egiaztatu zen eta agiri horretan pisua eta ibilgailuaren datuak ageri dira; beraz, aukera izan zuen noiznahi bere eskubideari komeni zitzaiona alegatzeko. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak ekainaren 7ko 2230/2002 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Canteras Yanci, S.A.ri 900 euroko zehapena ezarri zion.
4. 2002ko uztailaren 18an, Ignacio Carrillo Arzuaga jaunak, Canteras Yanci, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Hartan gertaerak ukatu zituen, eta adierazi zuen frogak bidali ez izanak defentsarako eskubidea mugatu ziola adierazi. Prozedura iraungi zela. Zuzendariak eman zituela ebazpenak, organoak bereizi beharrari jaramonik egin gabe. Arau-haustea ezin zitzaiela garraiolariari eta zamatzaileari egotzi. Prozeduran akats asko egin zirela. Zehapenaren zenbatekoa arbitrarioa eta neurriz gainekoa zela.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Errekurtsogileak gertaerak ukatu egin ditu, eta frogak bidali ez izanak defentsarako eskubidea mugatu diola adierazi du.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko betekizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.
Errekurritu den espedientean, errekurtsogilea da salatutako egintza gezurta dezakeen bakarra, interesatuak berak eman baitzuen 56800 zenbakiko zama-albarana, egintza salatzeko aurkeztu zen agiria, hain zuzen ere.
2. Prozedura iraungi dela.
Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinak Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak emandako idazkeran, 205. artikuluan dioenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa izanen da prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa aplikatu behar da.
Epe hori aldatu egin da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldatu duen 4/1999 Legeak 42.2 artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hau ezarri baitu (kasu honetan aplikagarria da): "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Erkidegoaren araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita".
Garraioen arloko arau-hausteez ari gara eta horrelakoei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan arautzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.
Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.
Espedientea hasteko erabakiaren data 2002ko otsailaren 27a da, egun horretan hasi baitzen zehapen espedientea, eta zehapen ebazpena 2002ko ekainaren 20an jakinarazi zen. Beraz, ez zen iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.
3. Zuzendariak eman dituela ebazpenak, organoak bereizi beharrari jaramonik egin gabe.
Salaketaren jakinarazpenean garbi adierazten da Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuko ikuskatzailea dela espedientearen instruktorea, eta, gainera, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria dela garraioaren arloan zehatzeko eskumena duen organoa, apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen arabera.
4/1999 Legeak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea aldatzen duenak, zehatzeko ahalmena eskuordetzan emateko debekua kendu du, IX. tituluan.
Aurreko xedapen horren babesean, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez, zenbait ahalmen eskuordetzan eman zaizkie zuzendari nagusiei.
Jakinarazpenean, bestalde, instruktorea ezesteko arauak azaltzen dira, eta salatuari ohartarazten zaio alegazioak eta frogak aurkezteko eskubidea duela halakorik baliatu nahi izanez gero, eta aditzera ematen zaio zein diren salatutako egintza, hautsitako arauak eta arau zehatzaileak, arau-hausteari dagokion zehapena, arau-haustearen eguna, ordua eta tokia, salatutako ibilgailuaren matrikula eta salatzailearen identitatea. Beraz, errekurtsogilearen eskubideak bermatzeko baldintza guztiak betetzen ditu. Gainera, espedientearen instruktorea eta organo zehatzailea bereizi beharra erabat errespetatu da.
4. Arau-haustea ezin zaiela garraiolariari eta zamatzaileari egotzi.
Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 140. artikuluko c) idatz-zatiak dioenez, ibilgailuen gehieneko pisu baimendua gaindituz arau-hausteak egiten direnean, idatz-zati horretan azaltzen direnak hain zuzen ere, eta, halaber, 141. artikuluko i) idatz-zatiko eta 142. artikuluko e) idatz-zatiko arau-hausteak egiten direnean, erantzukizuna hala garraiolariari nola zamatzaileari eta bitartekariari egokituko zaie, salbu eta haietakoren batek arau-haustea berari ez egozteko arrazoiren bat dagoela frogatzen duenean, eta ez da horrelakorik gertatu espediente honetan.
5. Prozeduran akats asko egin direla.
Prozedura aztertuz, egiaztatu dugu akatsik gabe burutu direla jarduketa guztiak, hala Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak agintzen dituenak nola haren Erregelamenduak agindutakoak, zeina irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi baitzuen eta 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu (16/1987 Legea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitzen dionak). Hain zuzen ere, honako jarduketak egin dira: agintaritzaren agenteak salaketa egin zuen; zehapen espedientea irekitzeko agindua eman zen eta interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion, alegazioak aurkezteko aukera eman zitzaion eta berak erabili egin zuen eskubide hori; zehapen ebazpenaren aurretik Ikuskatzailetzak txostena egin zuen, eta azkenik, zehapen ebazpena eman zen. Beraz, ez dago inola ere prozedura baliogabetzat jotzerik.
6. Isunaren zenbatekoa arbitrarioa eta neurriz gainekoa dela.
Errekurtsogileari egotzi zaion egintza arau-haustea da, eta larritzat jo da, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.
Oraingoan 900 euroko isuna ezarri da, gehieneko pisu baimenduaren gainetik ibilgailuak zuen pisuaren portzentajea kontuan izanik.
Beraz, zehapena behar bezala graduatu da eta ez da urratu proportzionaltasun printzipioa.
7. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezetsi egin da José Ignacio Carrillo Arzuaga jaunak, Canteras Yanci, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 2230/2002 Zehapen Ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hemezortzian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Zehapen espedientearen ebazpena
Jaime Pablo Ortega jaunak 2002ko abuztuaren 12an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2857/2002 Zehapen Ebazpenari; horren bidez 600 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko otsailaren 12an, A-15 errepideko 29,500 kilometroan, BU-6945-T matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa: egun batean 13 ordu eta 35 minutu ematea gidatzen. Lehen diskoko 07:50 eta 22:40 bitarteko aldia eta bigarren diskoko 23:40 eta 03:05 bitartekoa.
Egitezko aurrekariak:
1. 2002ko maiatzaren 9an, Jaime Pablo Ortega jaunari jakinarazi zitzaion NA 0331/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko otsailaren 12an, A-15 errepideko 29,500 kilometroan, BU-6945-T matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa: egun batean 13 ordu eta 35 minutu ematea gidatzen. Lehen diskoko 07:50 eta 22:40 bitarteko aldia eta bigarren diskoko 23:40 eta 03:05 bitartekoa.
2. 2002ko maiatzaren 28an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 2002ko ekainaren 21ean, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko maiatzaren 28an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkoa zen zehapena berrestea, ondokoak kontuan izanik: salatutako egintza nahikoa egiaztaturik zegoen agenteak atzemandako diagrama-diskoak aztertutakoan; horien kopia interesatuari bidali zitzaion; disko horietan zegoen arau-haustearen frogarik fidagarriena; ez zen bidezkotzat jotzen proposaturiko froga egitea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz; zehapena arau-haustearen arabera graduatu zen, eta egunean gidatzen egin daitekeen denbora zenbat luzatu zen kontuan izanik. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak ekainaren 27ko 2857/2002 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Jaime Pablo Ortega jaunari 600 euroko zehapena ezarri zion.
4. 2002ko abuztuaren 12an, Jaime Pablo Ortega jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Gertaerak ukatu zituen, errugabetasun ustearen printzipioaren babesera bilduz. Adierazi zuen prozedura ez zela bete, ez baitzitzaion bidali alegazioetan eskatutako berrespen txostena. Zehapena graduatzean proportzionaltasun printzipioa ez zela kontuan hartu.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak, errugabetasun ustearen printzipioaren babesera bilduz.
Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako gertaera frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen salaketa-orrian. (Errioxako Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko seigarren oinarria).
Ildo beretik doa irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuena: "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek egiaztatzen dituzten gertaerek, legezko betekizunak betez dokumentu publikoan formalizatzen badira, frogen balioa dute, interesatuek beren eskubideak defendatzeko aurkezten ahal dituzten frogen kalterik gabe".
Errekurtsoa jarri zaion espedientean, diagrama-diskoek baliogabetzen dute errugabetasun ustea, haietan egiaztatzen baita egotzitako arau-haustea, eta berdin, isilbidez bada ere, jarritako errrekurtso-idazkiak ere, salatutako egintza ukatzen baitu modu lausoan, ezer zehatzik alegatu gabe, eta proportzionaltasun printzipioa aplika dadila eskatuz.
2. Prozedura ez dela bete, ez baitzaio bidali alegazioetan eskatutako berrespen txostena.
Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, egotzitako arau-haustea nahikoa egiaztatu baita agenteak salaketaren egunean gidariari kendu zizkion erregistro-orrietan.
3. Errekurtsogilearen iritziz, zehapena graduatzean proportzionaltasun printzipioa ez da aintzat hartu.
Errekurtsogileari egotzi zaion egintza arau-haustea da, eta larritzat jo da, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.
Oraingoan 600 euroko isuna ezarri da, gidatzen eman daitekeen denbora zenbat luzatu zen kontuan izanik.
Beraz, zehapena behar bezala graduatu da eta ez da urratu proportzionaltasun printzipioa.
4. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezetsi egin da Jaime Pablo Ortega jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2857/2002 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren lauan._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Zehapen espedientearen ebazpena
Jaime Pablo Ortega jaunak 2002ko abuztuaren 14an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2858/2002 Zehapen Ebazpenari; horren bidez 450 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko otsailaren 12an, A-15 errepideko 29,500 kilometroan, BU-6945-T matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa: egun batean 12 ordu eta 45 minutu ematea gidatzen. Lehen diskoko 08:20 eta 22:45 bitarteko aldia eta bigarren diskoko 23:50 eta 02:50 bitartekoa.
Egitezko aurrekariak:
1. 2002ko maiatzaren 9an, Jaime Pablo Ortega jaunari jakinarazi zitzaion NA 0332/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko otsailaren 12an, A-15 errepideko 29,500 kilometroan, BU-6945-T matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa: egun batean 12 ordu eta 45 minutu ematea gidatzen. Lehen diskoko 08:20 eta 22:45 bitarteko aldia eta bigarren diskoko 23:50 eta 02:50 bitartekoa.
2. 2002ko maiatzaren 28an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 2002ko ekainaren 26an, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko maiatzaren 28an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkoa zen zehapena berrestea, ondokoak kontuan izanik: salatutako egintza nahikoa egiaztaturik zegoen agenteak atzemandako diagrama-diskoak aztertutakoan; horien kopia interesatuari bidali zitzaion; disko horietan zegoen arau-haustearen frogarik fidagarriena; bereziki, Europako Erkidegoaren 3820/1985 Erregelamenduaren 12. artikuluak agintzen duenez, gidariak salbuespena egitea erabakitzen badu, diskoan agerrarazi behar ditu haren mota eta zioa; zehapena arau-haustearen arabera graduatu zen, eta egunean gidatzen eman daitekeen denbora zenbat luzatu zen kontuan izanik, oinarri harturik 10 ordu eguneko. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak ekainaren 27ko 2858/2002 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Jaime Pablo Ortega jaunari 450 euroko zehapena ezarri zion.
4. 2002ko abuztuaren 14an, Jaime Pablo Ortega jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Gertaerak ukatu zituen, errugabetasun ustearen printzipioaren babesera bilduz. Adierazi zuen prozedura ez zela bete, ez baitzitzaion bidali alegazioetan eskatutako berrespen txostena. Zehapena graduatzean proportzionaltasun printzipioa ez zela kontuan hartu.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak, errugabetasun ustearen printzipioaren babesera bilduz.
Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako gertaera frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen salaketa-orrian. (Errioxako Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko seigarren oinarria).
Ildo beretik doa irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuena: "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek egiaztatzen dituzten gertaerek, legezko betekizunak betez dokumentu publikoan formalizatzen badira, frogen balioa dute, interesatuek beren eskubideak defendatzeko aurkezten ahal dituzten frogen kalterik gabe".
Errekurtsoa jarri zaion espedientean, diagrama-diskoek baliogabetzen dute errugabetasun ustea, haietan egiaztatzen baita egotzitako arau-haustea, eta berdin, isilbidez bada ere, jarritako errrekurtso-idazkiak ere, salatutako egintza ukatzen baitu modu lausoan, ezer zehatzik alegatu gabe, eta proportzionaltasun printzipioa aplika dadila eskatuz.
2. Prozedura ez dela bete, ez baitzaio bidali alegazioetan eskatutako berrespen txostena.
Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, egotzitako arau-haustea nahikoa egiaztatu baita agenteak salaketaren egunean gidariari kendu zizkion erregistro-orrietan.
3. Errekurtsogilearen iritziz, zehapena graduatzean proportzionaltasun printzipioa ez da aintzat hartu.
Errekurtsogileari egotzi zaion egintza arau-haustea da, eta larritzat jo da, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.
Oraingoan 450 euroko isuna ezarri da, gidatzen eman daitekeen denbora zenbat luzatu zen kontuan izanik.
Beraz, zehapena behar bezala graduatu da eta ez da urratu proportzionaltasun printzipioa.
4. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezetsi egin da Jaime Pablo Ortega jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2858/2002 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren lauan._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Zehapen espedientearen ebazpena
Ruta Tir, S.L.k 2002ko urriaren 4an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 5158/2002 Zehapen Ebazpenari; horren bidez 1.500 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko urtarrilaren 19an, NA-30 errepideko 0,100 kilometroan 6727-BNK matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: Irundik Zaragozara gai arriskutsuak garraiatzea itzalgailurik eduki gabe.
Egitezko aurrekariak:
1. 2002ko uztailaren 1ean, Ruta Tir, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 0467/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko urtarrilaren 19an, NA-30 errepideko 0,100 kilometroan 6727-BNK matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: Irundik Zaragozara gai arriskutsuak garraiatzea itzalgailurik eduki gabe. 3264 zenbakikoa: fardel bat, 480 kilo; 1993 zenbakikoa: fardel bat, 57 kilo; 3266 zenbakikoa: 3 fardel, 2.454 kilo; 1263 zenbakikoa: fardel bat, 400 kilo; 3264 zenbakikoa: fardel bat, 480 kilo; 1993 zenbakikoa: 3 fardel, 57 kilo.
2. 2002ko uztailaren 10ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 2002ko irailaren 9an, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko uztailaren 10ean aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, zehapena berresten zuen, ondokoak kontuan izanik: interesatuak, bere alegazioetan, itzalgailu bat zeramala eta horrenbestez ADRko 10.240. bazterreko oharrean ezarritakoa betetzen zuela dio. Hala ere, bazterreko ohar horren arabera ibilgailuak bi itzalgailu eduki behar ditu; bazuen 2 kiloko itzalgailua, bazterreko oharreko 1. idatz-zatian agindu bezala, baina falta zitzaion 6 kilokoa, bazterreko oharreko 2. idatz-zatian eskatzen dena. Bestalde, interesatuak agentearen txostena eskatu du bere alegazioan, baina ez du, hasierako elementuez gain, inongo elementu berririk aurkeztu agenteak erantzun diezaion. Beraz, ez da bidezkotzat jotzen eskaera hori onartzea. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak irailaren 9ko 5158/2002 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Ruta Tir, S.L.ri 1.500 euroko zehapena ezarri zion.
4. 2002ko urriaren 4an, Ruta Tir, S.L.k gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan adierazi zuen araudia betetzen zuela, kabinan bai baitzuen itzalgailu egokia. Ez zela egin proposatutako froga eta berriro eskatzen zuela hura egiteko. Ez zela bete egintzak idazteko betebeharra. Ez zela bete entzute tramitea, ez baitzitzaion helarazi ebazpen proposamena. Espedienteko agiri guztien kopia bidaltzeko eskatzen zuela. Gertaerak ukatu egiten zituela. Zehapen ebazpena ez zegoela behar adina arrazoiturik.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Interesatuak errekurtso idazkian azaldutako lehen alegazioari dagokionez, azpimarratu behar dugu ez dela egia, zeren eta ADRko 10.240. bazterreko oharrak (kasu honetan aplikatu beharrekoa, errekurtsogileak dioen bezala) a) idatz-zatian dioenez, ibilgailuak eduki behar baitu "gutxienez, sua itzaltzeko aparatu eramangarri bat, 2 kilokoa edo handiagoa...". Argi dago aurreko hori kabinako gutxieneko hornidura dela. Arau hori betetzen zuen, eta salaketa ez zaio egin hura urratzeagatik, baizik eta bazterreko ohar bereko b) idatz-zatian ezarritakoa ez betetzeagatik. Honela dio: "Salgai arriskutsuak garraiatzeko unitate guztiek, a) idatz-zatian adierazitakoez gainera, gutxienez 6 kilo hauts edukitzeko adinako su itzailgailu eramangarri bat eduki behar dute..." eta atoi-kaxan eraman behar da itzalgailu hori. Beraz, ez dago ukatzerik arau-haustea egin dela, errekurtsogileak berak baieztatu baitu itzailgailu bakar bat zeramala, agentearen salaketa-orrian egiaztatu ahal denez. Salaketari egiazkotasun ustea zor zaio, 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta interesatuak ez du inolako frogarik aurkeztu salaketa gezurtatzeko.
2. Errekurtsogileak proposatutako froga egin ez izanari dagokionez, gogora ekarri behar dugu, lehenbizi, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Konstituzio Auzitegiaren 22/1990 Epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).
Aurrekoaren haritik, aipatu behar dugu Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikulua. Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55 epaietan eman dion interpretazioaren arabera, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio gertaerak frogatzeko beharrezkoa denean soilik, eta aztertzen ari garen kasuan ez da beharrezkoa, arau-haustea aski egiaztatu delako agentearen salaketa-orrian bertan, errekurtsogileak egindako alegazioetan eta, geroago, errekurtso idazkian, behar diren bi itzalgailuen ordez bakarra zeramala dioen horretan.
Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak honakoa adierazi zuen 2002ko martxoaren 27ko Epaian: "Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuenak, 211. artikuluko lehen paragrafoan dioenez, salatuak aurkako alegazioak aurkeztuz gero salatzaileari helaraziko zaizkio, salbu eta salatuaren desadostasunaren oinarri bakarra gertaeren kalifikazioaren oinarri den xedapenaren ilegaltasuna denean, eta salatzaileari hamabost eguneko epea emanen zaio alegazioei erantzuteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek bidezko eran jarraitzen ahalko dutela. Horrelako alegazioak herritarren salaketen ondorioz hasitako prozeduretan egiten direnean, berriz, salatzaileari frogak ere eskatuko zaizkio, salatuak ukatzen dituen gertaerak egiaztatzeko. Bada, kasu honetan halako berrespenaren beharrik ez da egon, zeren, alde batetik, demandatzaileak ez du besterik egin gertaerak goitik behera ukatu baino, bere jarrerari eusteko inolako arrazoibide edo argudiorik eman gabe; eta bestetik, demandatzaileak alegazio-idazkian zenbait balorazio juridiko erantsi ditu, salatzailearen irizpen-eremua gainditzen dutenak; hori guztia dela eta, kasu honetan halako berrespena inondik inora ez da izan beharrezkoa.
Beste alde batetik, eta aurrekoa gorabehera, tramitea ez egiteak, prozedurako irregulartasuna izanik ere, kasu honetan ez dio inolako defentsa gabezia materialik sorrarazi demandatzaileari. Horregatik, egintza deuseztatzeko kausarik antzemanen balitz, indarrik gabe geratuko litzateke. Gainera, LGAEk honakoa dio: "hamabost eguneko epean alegazioei erantzuna emateko eskatuko zaio, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek aurrera egiten ahalko dutela behar den moduan". Arau horrek garbi adierazten du tramitea ez egiteak zer ekar dezakeen. Horrekin lotu behar dira, eta halaxe egin du Sala honek, bai errrugabetasun ustearen printzipioa indargabetzeko gaitasuna dela-eta gertaerez egin litekeen behin betiko balorazioa, eta bai defentsa gabeziaren sorrera ere. Bada, honako kasu honetan errugabetasun-ustea ezerezturik dago, egiaztatutako gertaeren indarrez, eta ez da inolako babes gabezia materialik sorrarazi".
Zehapen ebazpenean arrazoi egokiak eman ziren eskatutako froga ez egiteko, eta une honetan ere ez da bidezkoa froga hori egitea, arestian azaldu dugunez.
3. Errekurtsogileak dio zehapen ebazpena deuseza dela, ez delako bete Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 55.1 eta 62.1 artikuluetan xedatutakoa, hain zuzen ere, zehapen ebazpenak idatziz eman beharra. Ebazpena ahoz eman dela dio errekurtsogileak, eta ondotik, hitzez hitz, "...porque el Director general ha dictado..."; Espainiako Errege Akademiaren Espainieraren Hiztegian "dictar" hitza begiratu dugu eta bigarren adieran honakoa dakar: "tratándose de leyes, fallos, preceptos etc. darlos, expedirlos, pronunciarlos". Ez du behin ere aipatzen hitzak adierazten duen egintza ahozkoa denik. Kasu honetan ere ez da hala izan, zeren errekurtsogileak jakinarazpen idatzia jaso baitzuen (2002ko irailaren 26an). Jaso-agirian halaxe ageri da, eta errekurtsogileak bere defentsarako behar dituen datu guztiak ere ageri dira. Horrenbestez soberan betetzen da legearen agindua, ez bakarrik hitza, baizik eta mamia ere bai.
4. Abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak, zeinaren bidez garraio eta errepideen arloetako zenbait administrazio-prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu baitzitzaizkion, garraioen arloko arau-hausteak direla-eta kontuan hartu behar diren prozedura-arauak azaltzen ditu. Honako errekurtsoa jarri zaion zehapen prozeduran bete dira arau horiek.
Zehazki, 1211/1990 Errege Dekretuaren 212. artikuluak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluarekin loturik aurreikusten duenez, ez dago interesatua entzuteko tramiterik egin beharrik baldin eta "prozeduran agertzen diren eta ebazpenean kontuan hartzen diren gertaera, alegazio eta frogak interesatuak azaldutakoak besterik ez badira".
Horixe gertatu da aztergai dugun kasuan. Izan ere, ebazpen-proposamenean ez da azaldu egintzarik, ez alegaziorik, ezta inongo frogarik ere, interesatuak berak lehenago azaldu ez duenik. Beraz, prozesuaren une hartan interesatuari entzuteko tramitea egitea ez zen inola ere aginduzkoa, eta ez da babes gabeziarik egon, errekurtsogileak alegatzen duen bezala.
Errioxako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak ildo bereko iritzia adierazi zuen 1996ko martxoaren 9ko Epaian. Epai horren zuzenbideko laugarren oinarrian hauxe baieztatu zuen: entzunaldiaren tramitea ez da manuzkoa, ez dago tramite hori zertan burutu jardulearen aurkako prozeduran, berak baino ez baitu esku hartzen interesatu gisara, eta interesatuak egindako alegazioak baizik ez dira kontuan hartu behar, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak aurreikusten duenez. EAEko Auzitegi Nagusiaren 1996ko otsailaren 15eko epaia ere azpimarragarria da; horrek dioenez, entzute tramitea ez egiteak ez dakar defentsa gabeziarik baldin eta Auzitegiak auzia ebazteko aski iritzi-elementu baditu.
5. Errekurtsogileak espedientea aztertzen uzteko eskatu du, 30/1992 Legearen 84 eta 85.1 artikuluetan ezarritako eskubidea erabili ahal izateko. Esan beharra dago eskubide hori erabiltzeko aukera erabat bermatuta egon dela.
Izan ere, 2002ko uztailaren 3an errekurtsogileari zehapen espedientearen hasieraren berri eman zitzaion eta adierazi zitzaion alegazioak aurkezteko eskubidea zuela, eta, halaber, egokitzat jotzen zituen frogak proposatu edo aurkeztu ahal zituela. Interesatuak ez zuen erabili eskubide hori.
Bestalde, 2002ko irailaren 26an errekurtsogileak zehapen ebazpenaren jakinarazpena jaso zuen. Beraz, prozeduran zehar beti izan du aukera espedienteko agiriak aztertzeko.
Ebazpen proposamena, berriz, ez zitzaion jakinarazi errekurtsogileari, jakinarazpena ez zelako inola ere beharrezkoa.
Izan ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak, zeinaren bidez garraio eta errepideen arloetako zenbait administrazio-prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu baitzitzaizkion, garraioen arloko arau-hausteak direla-eta kontuan hartu behar diren prozedura-arauak azaltzen ditu. Honako errekurtsoa jarri zaion zehapen-prozeduran bete dira arau horiek.
Zehazki, 1211/1990 Errege Dekretuaren 112. artikuluak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluarekin loturik aurreikusten duenez, ez dago interesatua entzuteko tramiterik egin beharrik baldin eta "prozeduran agertzen diren eta ebazpenean kontuan hartzen diren gertaera, alegazio eta frogak interesatuak azaldutakoak besterik ez badira".
Horixe gertatu da aztergai dugun kasuan. Izan ere, ebazpen-proposamenean ez da azaldu egintzarik, ez alegaziorik, ezta inongo frogarik ere, interesatuak berak lehenago azaldu ez duenik. Beraz, prozesuaren une hartan interesatuari entzuteko tramitea egitea ez zen inola ere aginduzkoa, eta ez da babes gabeziarik egon, errekurtsogileak alegatzen duen bezala.
Beraz, errekurtsogilearen eskubideak bermaturik egon dira une oro eta ez da beharrezkoa espedientea erakustea.
6. Zehapen ebazpenean ziorik azaldu ez dela dioen alegazioari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean azaldutako arazo guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.
Irailaren 9ko 5158/02 zehapen ebazpena behar adina arrazoitutako ebazpena da, interesatuak azaldutako arazo guztiak jorratzen dituena: gertaerak aztertzen ditu, inguruabar guztiak aipatu (eguna, tokia, salatutako ibilgailuaren matrikula), eta salatutako egintza zein arau-hauste den eta zein zehapen dagokion adierazten du. Berariaz aipatzen ditu bai arau-haustea tipifikatzen duten xedapenak eta bai zehapena tipifikatzen dutenak. Errekurtsogileak aurkeztutako alegazioak aztertzen ditu, baina ez ditu aintzat hartzen, salatutako arau-haustea ADRren testua eta aurkeztutako alegazioak irakurriz egiaztatu delako.
Horren ildotik, Nafarroako Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoraraziko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.
Epai horretan Auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan den, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioaren egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."
Horrela, bada, ebazpen zehatzaileak errespetatu egin ditu salatuaren ustez urratu dituen manuak. Izan ere, zioak azaltzen dituen ebazpena da, interesatuek aurkeztutako arazoak ebatzi dituena, frogak baloratu, gertaeren nondik-norakoak azaldu eta erantzulea, arau-haustea eta zehapena zehaztu dituena.
7. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezetsi egin da Ruta Tir, S.L.k Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 5158/2002 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren bederatzian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Zehapen espedientearen ebazpena
Felix Gastón Arrastia jaunak, Autocares Felix Gastón, S.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 4258/2002 Zehapen Ebazpenaren aurka 2002ko urriaren 1ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen, Nafarroako Foruzaingoak 2002ko urtarrilaren 10ean, A-15 errepideko 75 kilometroan, NA-3461-AH ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: abiaduraren mugagailuak gaizki funtzionatzen duela zirkulatzea.
Egitezko aurrekariak:
1. 2002ko uztailaren 5ean, Autocares Felix Gastón, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 0567/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foruzaingoak 2002ko urtarrilaren 10ean, A-15 errepideko 75 kilometroan, NA-3461-AH ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: abiaduraren mugagailuak gaizki funtzionatzen duela zirkulatzea.
2. 2002ko uztailaren 26an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 2002ko abuztuaren 12an, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko uztailaren 26an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, ondokoak kontuan izanik: salatutako egintza egiaztaturik dago salaketa-orriari erantsitako diagrama-diskoaren bidez; hartan 100dik gora kilometro/orduko abiadura konstanteak ageri dira. Beraz, ez da bidezkoa proposatutako froga egitea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bestalde, Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak bertan behera utzi du uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta finkatu lurreko garraioen kontrako arau-hausteek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dutela: arau-hauste larriek bi urteren buruan. Beraz, alegatutako preskripzioa ez da gertatu.
Esan behar da, azkenik, isunaren zenbatekoa zuzen graduatu dela eta arau-hauste larriei dagozkien isunetatik beheko tartekoa proposatu dela. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak abuztuaren 13ko 4258/2002 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Autocares Felix Gastón, S.L.ri 300 euroko isuna ezarri zion.
4. 2002ko urriaren 1ean, Felix Gastón Arratia jaunak, Autocares Felix Gastón, S.L. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan adierazi zuen abiaduraren mugagailuak ongi funtzionatzen zuela, berrikustera eraman zuenean tailerrean esan ziotenez. Arau-hausteak preskribatu egin zuela. Ez zitzaiola helarazi ebazpen proposamena. Proportzionaltasun printzipioa urratu zela. Froga aztertzeko aukera ukatu zitzaiola.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Ezin da kontuan hartu abiaduraren mugagailuak ongi funtzionatzen zuelako alegazioa, diagrama-diskoa aztertuz kontrako ondorioa ateratzen delako. Salaketaren egunean atzemandako disko horretan ikus daitekeenez, baimendutakoa baino abiadura konstante handiagoak iritsi ziren eta mugagailua ez zen abian jarri.
2. Bestalde, arau-haustearen preskripzioari dagokionez, Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.
Ildo horretan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (zuzenbideko lehen eta hirugarren oinarriak) garbi adierazi du 16/1987 Legearen 145. artikulua isilbidez indarrik gabe utzi zuela Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriak. Izan ere, xedapen horren arabera, "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuelarik: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".
Orobat, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1999ko otsailaren 22ko Epaian, azpimarratu egin zuen nola, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua 1774/1994 Errege Dekretuaz aldatu zen bezalaxe, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea ere aldatu egin zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez, hartan ondokoa adierazi baitzen: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta baldintzekin preskribatuko dira, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".
Gauza bera esan zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko irailaren 28ko Epaian: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).
Interpretazio horixe da Sailak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".
Beraz, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, bi urtekoa baizik, eta epe hori ez da iragan aztertzen ari garen prozeduran.
3. Ebazpen proposamena jakinarazi ez izanari buruz hauxe esan behar da: garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan arautzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.
Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren (salbu eta interesatua entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera), organo egokiak ebazpen proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.
Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, baizik eta interesatua entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatua entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenaren bidez gero berretsi zen zehapen-proposamena ere barne zela.
Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko Epaian: "1999ko maiatzaren 25eko eta 16ko epaietan, sala honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: Esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio-prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen."
Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak aipatu egin dira; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.
4. Errekurtsogileak beste alegazio batean dio proportzionaltasun printzipioa ez dela behar bezala aplikatu, eta hori ere errefusatu egin behar dugu. Kontuan hartu behar da salatutako egintza 16/1987 Legeko 141.h) artikuluaren kontrako arau-haustea dela, eta larritzat kalifikatu dela, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta haren Erregelamenduko 201.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.
Oraingoan 300 euroko isuna ezarri da. Behereneko tarteko zehapena ezarri da, eta ez da inola ere neurriz gainekoa.
5. Azkenik, errekurtsogileak proposatutako froga egin ez izanari dagokionez, gogora ekarri behar dugu, lehenbizi, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Konstituzio Auzitegiaren 22/1990 Epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).
Salaketaren egunean diagrama-diskoa hartu eta esku artean dugun espedienteari erantsi zitzaion. Diskoak arau-haustea egin zela erakusten du. Salatutako egintzaren froga sinesgarriena da, eta eskatu diren frogek ezin dute egoera aldatuko lukeen datu berririk erantsi. Beraz, ez da bidezkoa froga horiek egitea eta horrek ez dio inolako defentsa gabeziarik ekarriko errekurtsogileari.
6. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezetsi egin da Felix Gastón Arrastia jaunak, Autocares Felix Gastón, S.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 4258/2002 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren lauan._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Zehapen espedientearen ebazpena
Jesús Zapata Bueno jaunak, La Veloz Sangüesina, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 4800/2002 Zehapen Ebazpenaren aurka 2002ko urriaren 15ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen, Garraio Ikuskatzailetzak, 2002ko apirilaren 9an, BB-J-2778 matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: BBJ-2728 matrikulako ibilgailuaren 2001eko azaroaren 4ko diagrama-diskoa Ikuskatzailetzari ez aurkeztea; 50 kilometro falta ziren justifikatzeko. Halaber, hilaren 6ko disko bat falta zen (60 kilometro).
Egitezko aurrekariak:
1. 2002ko ekainaren 19an, La Veloz Sangüesina, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 0733/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Garraio Ikuskatzailetzak, 2002ko apirilaren 9an, BB-J-2778 matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: BBJ-2728 matrikulako ibilgailuaren 2001eko azaroaren 4ko diagrama-diskoa Ikuskatzailetzari ez aurkeztea; 50 kilometro falta ziren justifikatzeko. Halaber, hilaren 6ko disko bat falta zen (60 kilometro).
2. 2002ko uztailaren 4an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 2002ko abuztuaren 27an, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko uztailaren 4an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, ondokoak kontuan izanik: Garraio Ikuskatzailetzak atzemandako diagrama-diskoetan egiaztatu denez, ibilitako distantzien lerroan eta gidariak eskuz idatzitako oharretan kilometro kopuru berbera ageri da, gidariaren oharretan ez dago akatsik eta salaketan adierazitako kilometro kopurua justifikatu gabe dago.
Beste alde batetik, azpimarratu behar da arau-hausteari dagozkion zehapenetatik behereneko tartekoa proposatu dela. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak abuztuaren 27ko 4800/2002 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta La Veloz Sangüesina, S.A.ri 300 euroko zehapena ezarri zion.
4. 2002ko urriaren 15ean Jesús Zapata Bueno jaunak, La Veloz Sangüesina, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan adierazi zuen ez zela errespetatu legezko preskripzio epea, 16/1987 Legearen eta haren Erregelamenduaren 145. artikuluan ezarria. Ebazpen proposamena ez zela jakinarazi. Zehapenaren graduazioa ez zela zuzena, ez baitzen gertatu legez ezarritako inguruabar astungarririk. Gertaerak ukatu egin zituen, esanez agenteak ez zuela salaketa berretsi.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Errekurtsogileak adierazi du ez dela errespetatu legezko preskripzio epea, 16/1987 Legearen eta haren Erregelamenduaren 145. artikuluan ezarria.
Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.
Ildo horretan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (zuzenbideko lehen eta hirugarren oinarriak) garbi adierazi du 16/1987 Legearen 145. artikulua isilbidez indarrik gabe utzi zuela Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriak. Izan ere, xedapen horren arabera, "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuelarik: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".
Orobat, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1999ko otsailaren 22ko Epaian, azpimarratu egin zuen nola, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua 1774/1994 Errege Dekretuaz aldatu zen bezalaxe, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea ere aldatu egin zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez, hartan ondokoa adierazi baitzen: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta baldintzekin preskribatuko dira, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".
Gauza bera esan zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko irailaren 28ko Epaian: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).
Interpretazio horixe da Sailak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".
Beraz, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, bi urtekoa baizik, eta epe hori ez da iragan aztertzen ari garen prozeduran.
Erregelamenduari dagokionez, hona hemen 203. artikuluaren oraingo testua, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak sartua, zeinaren bidez garraioen arloko zenbait prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu zitzaizkion:
"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aginduen urratzeengatik, honako kapitulu honetako arauak betez izapidetutako prozeduraren indarrez baizik.
Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan."
Beraz, artikulu horretan jadanik ez da behin ere aipatzen prozesuko tramiteen artean iragaten den denboraren ondoriozko preskripzioa.
2. Ebazpen jakinarazpena ez dela jakinarazi.
Horri buruz hauxe esan behar da: garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan araututakoa da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.
Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren (salbu eta interesatua entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera), organo egokiak ebazpen proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.
Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, baizik eta interesatua entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatua entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenaren bidez gero berretsi zen zehapen-proposamena ere barne zela.
Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko Epaian: "1999ko maiatzaren 25eko eta 16ko epaietan, sala honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: Esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio-prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen."
Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak aipatu egin dira; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.
3. Zehapenaren graduazioa ez dela zuzena, ez baita gertatu legez ezarritako inguruabar astungarririk.
Errekurtsogileari egotzi zaion egintza arau-haustea da, eta larritzat jo da, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.
Oraingoan 300 euroko isuna ezarri da. Behereneko tarteko zehapena ezarri da, eta ez da inola ere neurriz gainekoa.
4. Ukatu egin ditu gertaerak, esanez agenteak ez duela salaketa berretsi.
Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu zuen moduan, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa. Errekurtsogileak ez du inolako frogarik aurkeztu gertaera bestelakoa izan zela erakusteko eta agenteak salaketan esandakoa errepikatu besterik ezin du egin.
Zehaztu beharra dago salaketa zergatik egin zen: 2001eko azaroaren 4ko diagrama-diskoa Ikuskatzailetzari ez aurkezteagatik, 50 kilometro justifikatu gabe utziz. Alegazioen ondoren, aurkeztutako diskoak berriro aztertu dira eta oraindik ere justifikatu gabe daude 50 kilometro horiek. Errekurtsogileak soilik gezurtatzen ahal du salaketa, eskatzen zaion diskoa aurkeztuz.
5. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezetsi egin da Jesús Zapata Bueno jaunak, La Veloz Sangüesina, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 4800/2002 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren lauan._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Zehapen espedientearen ebazpena
Jesús Zapata Bueno jaunak, La Veloz Sangüesina, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 4802/2002 Zehapen Ebazpenaren aurka 2002ko urriaren 15ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen, Garraio Ikuskatzailetzak, 2002ko apirilaren 9an, BBT-8322 matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: BBT-8322 matrikulako ibilgailuaren 2001eko azaroaren 24ko eta 25eko diagrama-diskoak Ikuskatzailetzari ez aurkeztea; 22 kilometro falta ziren justifikatzeko.
Egitezko aurrekariak:
1. 2002ko ekainaren 19an, La Veloz Sangüesina, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 0734/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Garraio Ikuskatzailetzak, 2002ko apirilaren 9an, BBT-8322 matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: BBT-8322 matrikulako ibilgailuaren 2001eko azaroaren 24ko eta 25eko diagrama-diskoak Ikuskatzailetzari ez aurkeztea; 22 kilometro falta ziren justifikatzeko.
2. 2002ko uztailaren 4an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 2002ko abuztuaren 27an, Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko uztailaren 4an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, ondokoak kontuan izanik: Garraio Ikuskatzailetzak atzemandako diagrama-diskoetan egiaztatu denez, ibilitako distantzien lerroan eta gidariak eskuz idatzitako oharretan kilometro kopuru berbera ageri da, gidariaren oharretan ez dago akatsik eta salaketan adierazitako kilometro kopurua justifikatu gabe dago.
Beste alde batetik, azpimarratu behar da arau-hausteari dagozkion zehapenetatik behereneko tartekoa proposatu dela. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak abuztuaren 27ko 4802/2002 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta La Veloz Sangüesina, S.A.ri 300 euroko zehapena ezarri zion.
4. 2002ko urriaren 15ean Jesús Zapata Bueno jaunak, La Veloz Sangüesina, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan adierazi zuen ez zela errespetatu legezko preskripzio epea, hiru hilabetekoa, 16/1987 Legearen eta haren Erregelamenduaren 145. artikuluaren arabera. Ebazpen proposamena ez zela jakinarazi. Zehapenaren graduazioa ez zela zuzena, ez baitzen gertatu legez ezarritako inguruabar astungarririk. Gertaerak ukatu egin zituen, esanez agenteak ez zuela salaketa berretsi.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Errekurtsogileak adierazi du ez dela errespetatu legezko preskripzio epea, hiru hilabetekoa, 16/1987 Legearen eta haren Erregelamenduaren 145. artikuluaren arabera.
Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.
Ildo horretan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (zuzenbideko lehen eta hirugarren oinarriak) garbi adierazi du 16/1987 Legearen 145. artikulua isilbidez indarrik gabe utzi zuela Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriak. Izan ere, xedapen horren arabera, "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuelarik: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".
Orobat, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, 1999ko otsailaren 22ko Epaian, azpimarratu egin zuen nola, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua 1774/1994 Errege Dekretuaz aldatu zen bezalaxe, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea ere aldatu egin zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez, hartan ondokoa adierazi baitzen: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta baldintzekin preskribatuko dira, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".
Gauza bera esan zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko irailaren 28ko Epaian: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).
Interpretazio horixe da Sailak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".
Beraz, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, bi urtekoa baizik, eta epe hori ez da iragan aztertzen ari garen prozeduran.
Erregelamenduari dagokionez, hona hemen 203. artikuluaren oraingo testua, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak sartua, zeinaren bidez garraioen arloko zenbait prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu zitzaizkion:
"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aginduen urratzeengatik, honako kapitulu honetako arauak betez izapidetutako prozeduraren indarrez baizik.
Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan."
Beraz, artikulu horretan jadanik ez da behin ere aipatzen prozesuko tramiteen artean iragaten den denboraren ondoriozko preskripzioa.
2. Ebazpen jakinarazpena ez dela jakinarazi.
Horri buruz hauxe esan behar da: garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan araututakoa da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.
Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren (salbu eta interesatua entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera), organo egokiak ebazpen proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.
Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, baizik eta interesatua entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatua entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenaren bidez gero berretsi zen zehapen-proposamena ere barne zela.
Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko Epaian: "1999ko maiatzaren 25eko eta 16ko epaietan, sala honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: Esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio-prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen."
Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak aipatu egin dira; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.
3. Zehapenaren graduazioa ez dela zuzena, ez baita gertatu legez ezarritako inguruabar astungarririk.
Errekurtsogileari egotzi zaion egintza arau-haustea da, eta larritzat jo da, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.
Oraingoan 300 euroko isuna ezarri da. Behereneko tarteko zehapena ezarri da, eta ez da inola ere neurriz gainekoa.
4. Ukatu egin ditu gertaerak, esanez agenteak ez duela salaketa berretsi.
Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu zuen moduan, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa. Errekurtsogileak ez du inolako frogarik aurkeztu gertaera bestelakoa izan zela erakusteko eta agenteak salaketan esandakoa errepikatu besterik ezin du egin.
Zehaztu beharra dago salaketa zergatik egin zen: 2001eko azaroaren 24ko eta 25eko diagrama-diskoak Ikuskatzailetzari ez aurkezteagatik, 22 kilometro justifikatu gabe utziz. Alegazioen ondoren, aurkeztutako diskoak berriro aztertu dira eta oraindik ere justifikatu gabe daude 22 kilometro horiek. Errekurtsogileak soilik gezurtatzen ahal du salaketa, 22 kilometroak justifikatzen dituzten diskoak aurkeztuz.
5. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezetsi egin da Jesús Zapata Bueno jaunak, La Veloz Sangüesina, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 4802/2002 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren bederatzian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0302447
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
