39. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EKONOMI ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Jarduera Ekonomikoen Erregistroa jendaurrean.

Azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuak 2. artikuluak hirugarren idatz-zatiak agintzen duena betetzeko, aditzera ematen da, orok jakin dezan, Jarduera Ekonomikoen Erregistroa edo Lizentzia Fiskala, 2003ko urtarrilaren 1ean eguneratua, jendaurrean paratuko dela zerga ordainarazi behar duten udaletan, 2003ko apirilaren 1etik 15a arte, biak barne.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren batean._Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: A0302833