38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Kultur Etxerako grada teleskopikoa eta jarlekuak erosi eta paratzeko kontratua

Burlatako Udalak, 2003ko martxoaren 6an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Kultur Etxerako grada teleskopikoa eta jarlekuak erosi eta paratzeko kontratua adjudikatzeko espedientea izapidatzea, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Kultur Etxerako grada teleskopikoa eta jarlekuak erosi eta paratzeko kontratua.

Prozedura: irekia.

Adjudikazio bidea: lehiaketa.

Lizitazioaren aurrekontua: 205.000 euro, BEZa barne dela.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Burlatako Udaleko erregistro orokorrean (San Juan plaza, 1), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu bat eta erdiak arte.

Baldintza administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Burlatako Udaleko bulego orokorretan (San Juan plaza, 1).

Burlatan, bi mila eta hiruko martxoaren hamarrean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: C3071533