38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aholkulari ekonomikoa izateko lanpostuaren deialdiko aldaketa

Burutzak 2003ko martxoaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, aldatu egin da aholkulari ekonomikoa izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 2002ko abuztuaren 30ean. Hauxe da aldaketa:

8.1. oinarria aldatzen da, honela aldatu ere: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua dioen lekuan, honela behar du: Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

Tafallan, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A0303173