38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R E N

Kontribuzio bereziak, ondoko obra egiteko: Ameztia eta Aurtizko bideak zolatzea, abeltzaintzako toki azpiegiturei laguntzeko

Iturengo Udalak, 2003ko martxoaren 6ko osoko bilkuran, kontribuzio bereziak agindu eta ezartzeko espedientea onetsi zuen, ondoko obra egiteko: Ameztia eta Aurtizko bideak zolatzea, abeltzaintzako toki azpiegiturei laguntzeko. Obrak Santiago Sáinz de los Terreros Goñi Bide, ubide eta portuetako ingeniariak prestatu memoria teknikoaren arabera burutuko dira.

Aipatu erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egunetan iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta, bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Halaber, kontribuzio bereziak agintzeko erabakia jendaurrean dagoen bitartean, espediente honetako obrek ukitzen dituzten jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkartea eratzen ahalko dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezarritako baldintzak beteta.

Erregelamenduzko aldian erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Iturenen, bi mila eta hiruko martxoaren hamarrean. Alkatea, José Mª Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: A0303066