38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

185/2003 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, "Bertso Eskolak" antolatzeko deialdia onesten duena. Bertso eskola horiek antolatuko dira Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuetan, B eta D ereduetan ikasten duten Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean, 2002-2003 ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan eta 2003-2004 ikasturteko 1. hiruhilekoan.

DEIALDIA, NAFARROAKO IKASTETXEETAN ESKOLAZ KANPOKO "BERTSO ESKOLAK" ANTOLATZEKO DIRU LAGUNTZAK EMATEKO

O I N A R R I A K

1. Deialdi honen xedea da bertso eskolak sortzen laguntzea, B eta D ereduetako ikasleeen artean tradiziozko ahozko literatura genero horrekiko interesa sustatzeko, tresna eraginkorra baita euskararen erregistro formalak nahiz ez-formalak ikasteko, beti ere eskolaz kanpo.

2. Nafarroako ikastetxe publiko nahiz pribatuetako B eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleendako da eta 2002-2003 ikasturteko 2 eta 3. hiruhilekoetan eta 2003-2004 ikasturteko 1. hiruhilekoan eginen da.

3. Deialdi hau egiteko 9.015 euro daude. Horietatik 4.500 euro 2002-2003 ikasturteko 2 eta 3. hiruhilekoetarako da, eta gainerakoa 2003-2004 ikasturteko lehen hiruhilekorako.

4. Deialdi honek aipatzen dituen jarduerak ikastetxearen plangintzan sartuko dira, eta honenbestez, Eskola Kontseiluaren onespena beharko dute.

5. Deialdi honetara bildu nahi duten taldeak, gutxienez, 10 lagunekoak izanen dira, eta gehienez, 20koak. Ikastetxe batean eskabide-kopurua talde bat osatzeko finkaturik dagoen kopurua baino txikiagoa denean, interesa duten ikasleak ikastetxe bakar batean bilduko dira.

6. Bertsolaritza emateko ardura hartzen duen irakasleak Nafarroako Bertsolarien Elkartearen onarpena beharko du.

7. Jarduerak zein ikastetxetan egin, hango irakasle batek hartu beharko du bere gain jardueraren ardura.

8. Jarduerak eskola orduetatik kanpo eginen dira eta astean, gutxienez, bi ordu, eta gehienez, lau ordu erabiliko dira horretarako.

9. Herri berean ez da Bertso Eskola bat baino gehiago izaten ahalko. Beraz, ikastetxeek berek antolatu beharko dute hori (Iruñean izan ezik).

10. Deialdi honetara bildu nahi duten bertsolaritza talde guztiek eskabide-orria bete behar dute eta, horrekin batera, jardueraren arduradunaren eta ikastetxeko zuzendariaren adostasuna eta sinadura ageriko dira. Hori guztia Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Euskara Zerbitzura bidali beharko da, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean, 2002-2003 ikasturteko 2 eta 3. hiruhilekoetarako eskatu bada, eta 2003ko irailaren 30a baino lehen, 2003-2004 ikasturteko 1. hiruhilekorako eskatu bada.

11. Batzorde bat eratuko da, ondoko batzordekideekin: Euskararen Didaktika eta Sustapenaren atalburua eta Zerbitzuko bi teknikari. Batzorde honek aztertuko du aurkeztutako eskaerek deialdiko 4, 5, 6, 7 eta 8. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztenetz.

Horren ondoren, diru laguntzak esleitzeko Ebazpen proposamena emanen da.

12. Laguntza horiek ordaintzeko, behar-beharrezkoa da jarduerek eragindako gastu guztiak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Euskara Zerbitzuaren aurrean behar bezala egiaztatu eta aurkeztea, 2003ko azaroaren 28a baino lehen.

13. Deialdian ezarritako gehienezko aurrekontua talde eskatzaile guztiek sartu dituzten orduen artean zatituko da. Hortik ateratzen den zenbatekoa talde bakoitzari ezarriko zaio (kontuan hartuko da talde bakoitzak zenbat ordu ematen duen).

14. Emandako irakastorduen kopurua aztertu ondoren, Ebazpen proposamena aurkeztuko zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari, eta bertan ikastetxeei jarduerak antolatzeagatik zenbateko diru laguntzak eman behar zaizkien azalduko da.

15. Oinarri hauen xede den jarduerak administrazio izaera du. Hortaz, berau egitean eta Oinarriak interpretatzean sortzen diren auzi guztiak organo emaileak ebatziko ditu lehenbizikoz eta honek emandako ebazpenen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, aurretik, eta hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan gora jotzeko errekurtsoa paratuko delarik.

Iruñea, bi mila eta hiruko martxoaren hamalauan._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0302934