38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Miranda-Argako Udalak, 2003ko martxoaren 18ko osoko bilkuran, Udalaren 2002ko aurrekontuko (2003. urterako luzatua) 1/2003 aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Miranda-Argan, bi mila eta hiruko martxoaren hemezortzian. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0303045