38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A U R I T Z

Zerbitzu anitzetarako langilea hautatzeko oposizio-lehiaketara aurkeztutako izangaien behin-behineko zerrenda

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren 20 zenbakian, 2003ko otsailaren 14koan, Aurizko Udalaren zerbitzu anitzetarako langilea, lan erregimen finkoan eta lanaldi partzialean (% 35), hautatzeko oposizio-lehiaketaren deialdia argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, deialdiaren 4.1 arauan ezarritakoa betetzeko, onartutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi da eta interesdunek zerrenda horren aurka erreklamazioak aurkez ditzakete, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar laneguneko epean.

Beraz,

Ebatzi dut:

1. Deialdian onartuak izan diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Onartuak:

BEAUMONT GIL, ANA MARIA

CARRA GARCIA, MARIA CRISTINA

CELESTINO MUÑIZ, CLEMENTE

OSES NOAIN, NOEMI

Baztertuak: inor ere ez.

2. Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Auritzen, bi mila eta hiruko martxoaren hamaseian. Alkatea, Jose Ignacio Dufur Oharriz.

Iragarkiaren kodea: A0303042