38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Gure Etxearen erabilpena arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2003ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, Gure Etxearen erabilpena arautzen duen Ordenantza hasiera batean onestea erabaki zuen.

6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluari jarraikiz, onetsitako Ordenantza hogeita hamar egunez egonen da jendaurrean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da eta osorik argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, orok jakin dezan.

Altsasun, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan. Alkate andrea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0302997