38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R A G I

Oihan enkantea

Iragiko Kontzeju honek, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._400 pago, 355,07 metro kubiko zur eta 53,17 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 19.524,7 euro.

Proposamenak, bukaeran erantsi den ereduari jarraituz, Alkatetzan aurkeztu beharko dira, Iragin, maiatzaren 6ko eguerdiko ordu bata arte. Ireki, ordu bata eta erdietan irekiko dira, egun berean.

Enkantean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izanen da enpresaren sailkapen agiriaren kopia ere aurkeztea eta Kontzejuko diruzaintzan hasierako prezioaren % 2 uztea.

Baldintzen plegua ikusgai dago Kontzejuko bulegoetan, interesatuen eskura.

Iragin (Esteribar), bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan. Kontzejuko burua, Gaspar Linzoáin Linzoáin.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ...................................., bizilekua: ........................, helbidea: .........................., NANa: ........................ edo IFZa: ............................., Iragiko Kontzejuak .......... eguneko eta .......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako 400 pagoz osatutako lotearen enkantea dela-eta, adierazten dut lote hori eskuratu nahi dudala prezio honen aldera: ........... (letra eta zenbakitan) .......... euro, enkantea arautzen duen baldintzen pleguari jarraituz.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0302800