38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

Aziendategietarako lurren enkantea

Herri honetako Udalak plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, jarraian zehazten diren lurrak adjudikatzeko, bertan aziendategiak, abeltegiak edo antzekoak ezartzeko, jarraian zehazten diren baldintzetan:

1. lotea._5.000 metro karratuko lurra, katastroko 6. poligonoko 4.025 A landa lurzatikoa (Arguedas bazkalekua). Iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik eta mendebaldetik banandu den lurzatiarekin berarekin egiten du muga, Udalarena baita. Hasierako prezioa: 3.900 euro. Enkantean parte hartzeko fidantza: 780 euro.

2. lotea._1.500 metro karratuko lurra, katastroko 6. poligonoko 4.025 A landa lurzatikoa (Arguedas bazkalekua). Iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik eta mendebaldetik banandu den lurzatiarekin berarekin egiten du muga, Udalarena baita. Hasierako prezioa: 1.170 euro. Enkantean parte hartzeko fidantza: 234 euro.

3. lotea._5.000 metro karratuko lurra, katastroko 2. poligonoko 444 eta 443 landa lurzatikoa, La Carne bazkalekua. Iparraldetik ureztalurrarekin egiten du muga; hegoaldetik, 443. lurzatiaren gainerako puskarekin; ekialdetik, Udalaren 445. lurzatiarekin, eta, mendebaldetik, Udalarena den bidearekin. Hasierako prezioa: 3.900 euro. Enkantean parte hartzeko fidantza: 780 euro.

4. lotea._5.000 metro karratuko lurra, katastroko 2. poligonoko 401-402 landa lurzatikoa, La Carne bazkalekua. Iparraldetik ureztalurrarekin egiten du muga; hegoaldetik, 402. lurzatiaren gainerako puskarekin; ekialdetik, bidearekin, eta mendebaldetik Udalarena den ureztalurrarekin. Hasierako prezioa: 3.900 euro. Enkantean parte hartzeko fidantza: 780 euro.

5. lotea._5.000 metro karratuko lurra, katastroko 8. poligonoko 4.012 landa lurzatikoa, Del Vecino bazkalekuko lurzatia. Iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik eta mendebaldetik banandu den Del Vecino bazkalekuarekin berarekin egiten du muga, Udalarena baita. Hasierako prezioa: 3.900 euro. Enkantean parte hartzeko fidantza: 780 euro.

6. lotea._5.000 metro karratuko lurra, katastroko 8. poligonoko 4.028 landa lurzatikoa, Del Vecino bazkalekua. Iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik eta mendebaldetik banandu den Del Vecino bazkalekuarekin berarekin egiten du muga, Udalarena baita. Tasa: 3.900 euro. Enkantean parte hartzeko fidantza: 780 euro.

7. lotea._5.000 metro karratuko lurra, katastroko 8. poligonoko 4.015 landa lurzatikoa, Del Vecino bazkalekua. Iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik eta mendebaldetik banandu den Del Vecino bazkalekuarekin berarekin egiten du muga, Udalarena baita. Tasa: 3.900 euro. Enkantean parte hartzeko fidantza: 780 euro.

8. lotea._1.500 metro karratuko lurra, katastroko 8. poligonoko 4.028 landa lurzatikoa, Del Vecino bazkalekua. Iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik eta mendebaldetik banandu den lurzatiarekin berarekin egiten du muga, Udalarena baita. Hasierako prezioa: 1.170 euro. Enkantean parte hartzeko fidantza: 234 euro.

9. lotea._1.500 metro karratuko lurra, katastroko 8. poligonoko 4.015 landa lurzatikoa, Del Vecino bazkalekua. Iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik eta mendebaldetik banandu den lurzatiarekin berarekin egiten du muga, Udalarena baita. Hasierako prezioa: 1.170 euro. Enkantean parte hartzeko fidantza: 234 euro.

Gainerako baldintzak: Udalaren idazkaritzan.

Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta bigarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean irekiko dira proposamenak.

Cabanillasen, bi mila eta hiruko martxoaren lauan. Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: A0302799