38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorreko 2. eremuko U.E.2.6 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Francisco Albino Burgos Masegosa jaunak sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko martxoaren lauan egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorreko 2. eremuko U.E.2.6 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Francisco Burgos Masegosa jaunak sustatua. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ukitutako jabe guztiei banan-banan jakinarazi ondotik. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko martxoaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0302602