38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 2. eremuko 34 eta 35. lurzatien eraikigarritasun taula aldatzeko espedienteko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 2. eremuko 34 eta 35. lurzatietako eraikigarritasun taula aldatzeko espedienteko aldaketa puntuala, Iñigo Laquidáin Iriarte, María Sagrario Iriarte Itoiz, Francisco Javier Laquidáin Otazu eta Juan José Iriarte Itoiz jaun-andreek sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko martxoaren lauan egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, hasiera batez onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 2. eremuko 34 eta 35. lurzatien eraikigarritasun taula aldatzeko espedienteko aldaketa puntuala, txosten juridikoko zehaztapenekin. Sustatzaileak Iñígo Laquidáin Iriarte, María Sagrario Iriarte Itoiz, Francisco Javier Laquidáin Otazu eta Juan José Iriarte Itoiz jaun-andreak dira. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da hilabeterako, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko martxoaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0302601