38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.4 unitateko xehetasun azterlanaren aldaketa, Justino Armendariz Iso jaunak sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko martxoaren lauan egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E.1.4 unitateko xehetasun azterlanaren aldaketa, Justino Armendáriz Iso jaunak sustatua, hirigintzako txostenaren zehaztapenekin. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea 15 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien saltzen den egunkarian argitaratuta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko martxoaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0302600