38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.1 exekuzio unitateko bigarren xehetasun azterlana, Noaingo U.E.4.1 unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko martxoaren lauan egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.1 exekuzio unitateko bigarren xehetasun azterlana, hirigintzako txosten juridikoan jasotako zehaztapenekin. Sustatzailea Noaingo U.E. 4.1 Konpentsazio Batzordea da. Iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien saltzen den egunkarian, hamabost eguneko epean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko martxoaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0302598