38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

180/2003 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2003. urtean ehiza jarduerak egiteko laguntza ekonomikoak emateko deialdia onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza ekonomikoak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra araupetu zen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen onespenaren bidez. Testu hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 1997ko ekainaren 20koan, 74. zenbakian.

Arestian adierazi den foru lege horren 3. artikuluan ezarri denarekin bat, laguntza ekonomikoen emakida publizitate, lehiaikortasun eta objektibitate oinarriak betez eginen da.

Deialdi honen xedea da batez ere nekazaritzaren arloko jardueretan ehiza espezie batzuek eragiten dituzten arriskuak gutxitzeko izanen diren ehiza jarduerak egiteko eta, ehiza xehea bultzatzeari begira, habitatak hobetzeko jarduerak egiteko laguntza ekonomikoak ematea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 5. artikuluak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2003. urtean ehiza jarduerak egiteko laguntza ekonomikoak emateko deialdia eta ondore horretarako gertutu diren eta deialdi hau arautuko duten oinarriak onestea.

2. Gastuaren finantzaketa gehienez 90.000 eurotakoa izanen da eta 2003. urterako luzatu den 2002ko gastuen aurrekontuko "Biodibertsi- tatea zaintzeko elkarte eta partikularrendako dirulaguntzak" deritzon 330000-31200-7800-5331 kontusailean sartuko dira.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Foru Agindu honen aurka bidezko da gora jotzeko helegitea paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1989 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Foru Agindu hau igortzea Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura, Kontrol Administratiboaren Atalera eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamaikan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

O I N A R R I A K

Lehenbizikoa._Xedea.

Deialdi honen xedea da ondoko jarduera hauek partez finantzatzeko dirulaguntzak ematea:

a) Ehiza espezie batzuek nekazaritzako jardueretan eragiten dituzten arriskuak gutxitzeko jarduerak.

b) Habitata hobetzeko jarduerak.

c) Halaber, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ustez interesgarriak izaten ahal diren beste jarduera batzuk.

Bigarrena._Beharkizunak.

Deialdi honen laguntzen jasotzaileak izaten ahal dira Nafarroako ehiza-barrutietako eskubideen titularrak, edo barruti pribatuen kasuetan, barruti horien titularrak, legearen arabera eratu badira.

Hori gorabehera, eskatzaileek ondoko beharkizunak beteko dituzte:

a) Ehizaren Antolamendurako Plana onetsita eta indarrean edukitzea, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeari egokitua.

b) Ehiztarien Tokiko Elkarteak eguneratuta edukitzea barrutirik edo horretarako eskubiderik ez duten ehiztari nafarrekiko onespenaren arloko betebeharrak eta baita kasu bakoitzean kobratu behar diren kuoten arlokoak ere. Halaber, Akta, Bazkide eta Kontuen liburuak eguneratuta edukitzea.

c) Barrutiaren funtzionamendua zuzena izan dadila indarrean dagoen arautegiari dagokionez.

d) Barrutia ez dadila nahitaezko batuketarako espediente ebatzi gabean egon.

e) Ingurumen zuzendari nagusiak ehizaren arloan emandako ebazpenak beteak eta betearaziak izatea, bere jarduketa eremuaren barruan.

f) Zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin.

g) Dirulaguntzaren xede diren gastuak nahitaez egin behar dira 2003ko ekitaldian.

Hirugarrena._Prozedura.

3. a) Epeak. Eskabide-orriak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalen barruan eta erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak sinatuta egonen dira. Ehiztarien elkarteen kasuan, elkarteko lehendakariak sinatuta aurkeztu behar da eskabidea.

3. b) Aurkeztu beharreko agiriak:

1._Eskabidea, eranskinean ezarri den ereduaren arabera egina.

2._Laguntzaren eskabidearen xede izan diren lan edo proiektu guztiak azaltzen dituen memoria; memoria horretan berariaz adieraziko dira non eta noiz burutuko diren.

3._Halaber, kontusailka zehaztutako aurrekontua aurkeztuko da, lan edo proiektuen kontzeptu guztien kostuak adieraziz eta, hala denean, jarduera hori egiteko entitate publikoek edo pribatuek eman dituzten dirulaguntzak adieraziz.

Proiektuak aurten baina foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen bukatuak badira, gastuen frogagiri guztiak aurkeztuko dira eskabidearekin batera, baita Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren adostasun txostena ere.

4._Transferentzia bidezko abonamenduaren eskabidea, eredu ofizialean, onuradunaren IFZ zein den adieraziz. IFZaren fotokopia erantsiko da.

5._Eskatzaileek nahi dutena gehitzen ahalko diote aipatu dokumentazioari, egiten dituzten eskaerak hobeki baloratzearren.

Dokumentazioak baldintza horiek betetzen ez baditu, Ekosistemen eta Paisaiaren Ekologiaren Atalak interesatuari gehienez 10 eguneko epean akatsak zuzentzeko eskatuko dio; halaber, adieraziko dio horrela egin ezean eskabideari uko egin diola ulertuko dela eta artxibatu eginen dela beste tramiterik gabe.

Laugarrena._Balorazioa eta laguntzak ematea.

1. Aurkeztutako eskabideak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko batzorde tekniko batek aztertuko ditu. Hona kideak:

_Batzordeburua: Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria.

_Batzordekideak: Ekosistemen eta Paisaiaren Ekologiaren Ataleko burua eta Plangintzaren Laguntza eta Garapenaren Bulegoko burua.

Proiektuak, dirulaguntza jasotzeko, ondoko parametro hauek bete beharko ditu:

a) Deialdiaren oinarriak eta beharkizunak betetzea.

b) Jarduerak egiteko eremua Foru Komunitatea izatea.

Proiektuen edukia gai hauen arlokoa izanen da:

A modalitatea:

_Nekazaritzako jardueretan ehiza espezie batzuek eragiten dituzten arriskuak gutxitzeko ekintzak. Ildo horretatik gaur egun ehizako espezieek nekazaritzan eragiten dituzten kalte guztiak ekiditeko edo horiek arintzeko jarduketa guztiak sartu dira. Horretarako, artzain elektrikoak, hesiak, atzera eragiteko ereintzak, kanoiak, babes-hodiak eta antzeko sistemak erabiliko dira. Eskatzaileek babestu beharreko lurzatiaren datu guztiak bildu beharko dituzte beren eskabideetan, hala nola, poligonoa, lurzatia, udalerria, jabea, babespen sistema aukeratua eta ukituriko lur mota.

B modalitatea:

_Habitata hobetzeko jarduerak. Atal honetan habitata hobetzeko jarduera guztiak sartzen dira, ehiza xehea bultzatzeko, hala nola, eperrendako berariazko ereintzak eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak baimenduriko beste sistema batzuk. Eskatzaileek jarduerari buruzko datu guztiak bildu beharko dituzte beren eskabidean, hala nola, poligonoa, lurzatia, udalerria, jabea eta hobekuntza sistema aukeratua.

Bereziki ur askak jartzea eta putzu eta aintzira txikietan jarduerak egitea sartzen da atal honetan.

Populazioak erabili beharra duten proiektuen kasuan, ezinbestekoa izanen da eskaerarekin batera Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren idatzizko baimena aurkeztea, izan ere, aurkeztu ezean, proiektua atzera botako da.

c) Dokumentazioa zuzen aurkeztea, hala memoriari nola sailka zehaztutako aurrekontuari dagokionez.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak aurkeztu den informazioa zabaltzeko eska dezake, eta baita eskatzailea aurkezteko agindu ere, horrela bere erabakia hobeki arrazoitzeko.

2. Dirulaguntzak Ingurumen Zuzendari Nagusiaren ebazpenaren bidez emanen dira, Batzorde Teknikoak proposamena egin ondoren.

Eskabide-orria aurkeztu eta hiru hilabete igaro direnean berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskabidea ezetsi dela ulertuko da.

3. Nekazaritzari eragindako kaltea mugatzeko arazo larriak dituzten ehiza-eskubidedunek nekazaritzari eragindako kaltea ahalik eta gehien gutxitzeko aurkezten dituzten proiektuei emanen zaie lehentasuna.

Halaber, eginak dauden proiektuei lehentasuna emanen zaie Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren adostasun txostena badute eta gastuen frogagiriak ehizarako eskubidea duenaren izenean aurkezten badituzte.

Bosgarrena._Zenbatekoa eta ordainketa.

a) Aurkeztu diren proiektuei emanen zaien dirulaguntzaren gehieneko muntak ez du proiektuaren kostuaren % 50 gaindituko. Diru aski dagoenean, baina, aurrekontu onetsiaren % 75 egiten ahalko du.

b) Ordainketa bakarra eginen da, jarduera bukatu eta gastuak zuzen justifikatutakoan. Salbuespen gisa, ekaina baino lehen onetsi eta burututako proiektuetarako, lehenago pagatzen ahalko da.

c) Egiaztagiriak aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da eta ez da luzatzen ahalko. Horiekin batera, egindako gastuak eta diruz lagunduriko jarduerak azaltzen dituen memoria bat aurkeztu beharko da.

d) Gastuen frogagiriak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira.

Faktura eta gastuen egiaztagiri guztietan honako datu hauek bildu beharko dira gutxienez:

_Dirulaguntza eskatzen duen elkarteari dagokionez: izena, IFZ, data eta kontzeptua.

_Faktura luzatzen duenari dagokionez: izena, helbidea, IFZ eta fakturan azaltzen den dirua jaso izana egiaztatzeko sinadura.

Seigarrena._Betebeharrak.

Hona hemen laguntza hauen onuradunen eginbeharrak:

a) Noiznahi Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari datu eta jarduerak egiaztatzen uztea.

b) Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari proiektuaren garapenean edo gastuan, gertatu den unean bertan, izan den edozein inguruabarren berri ematea. Aldaketa horrek ez dio erantzukizunik sortaraziko Foru Komunitateko Administrazioari, espresuki bere gain hartu ezean.

c) Informazio guztietan adieraztea jarduera edo proiektua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren laguntzarekin egiten ari dela.

Zazpigarrena._Baldintzak ez betetzea.

Dirulaguntzaren xede den jardueraren baldintzak osorik edo partez betetzen ez badira, dirulaguntza oso-osorik itzuli beharko da, baita atzerapen-korrituak ere, dirulaguntza ordaintzen denetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 21. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Zortzigarrena._Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak izanen dira gainerako era guztietako dirulaguntzekin. Dena dela, proiektu edo programa bererako erakunde edo entitateetatik biltzen diren dirulaguntzen zenbatekoak ezin izanen du gainditu haren kostu osoa.

Aurreko lerroaldean adierazitakoaren ondorioetarako, beste dirulaguntzaren bat jasoz gero, onuraduna behartua dago Ekosistemen eta Paisajearen Ekologiaren Atalari horren berri ematera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 8. artikuluko 2.d) atalean adierazitakoa betetzeko.

Bederatzigarrena._Dirulaguntzen kontrola.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dirulaguntzak emateko ezartzen diren baldintzak betetzen direla eta aurreikusitako inbertsioak egoki burutzen direla begiratuko du. Hori helburu, bidezko ikuskapen eta egiaztapenak egin ditzake, eta laguntzen onuradunei jarduerari buruzko informazio eta egiaztagiriak aurkeztea eska diezaieke, baita haren aurrean agertzeko ere.

Hamargarrena._Aplikatzen ahal diren bestelako araudiak.

Deialdi hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedaturikoarekin bat onetsi da. Haren edukiak zuzentzen eta osatzen du deialdi honetakoa.

Hamaikagarrena._Helegiteak.

Deialdi honen aurka, haren oinarri eta aplikazio egintzen aurka, gora jotzeko helegitea jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarri bezala.

E R A N S K I N A

Eskabide eredua

...................... jaun/andreak, NAN ............, helbidea ............ kalean duenak, ...... zenbakia, ....., pisua, ...... udalerrian, ............ telefono zenbakia, bere izenean edo ......... erakundearen izenean (ezabatu egia ez dena), IFZ ..........., egoitza ............ kalean duenak, ..... zenbakian, ........ pisuan, ......... udalerrian, ............... telefono zenbakia, ......ko NA-....... matrikulako ehiza-barrutiaren titularra edo adjudikaziodunak (ezabatu egia ez dena), ondokoa

ADIERAZTEN DU:

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ehiza eta arrantzako jarduerak egiteko sustatu duen eta 2003ko .......aren ..........(e)ko .......zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu den deialdiari dagokionean, uste du eskatzen diren beharkizunak betetzen dituela eta deialdi horren oinarriak osorik onartzen ditu. Halaber, adierazten du ez duela jarduera bera egiteko beste dirulaguntzarik jaso eta hori zortzigarren oinarrian ezarri dena betez bidezkotzen du; eskatzen den dokumentazioa aurkeztu du eta adierazten 2003an erantsita dagoen proiektua egin asmo duela, guztira ............... euro egiten duena.

Horretarako aurkeztutako proiektua finantzatzeko dirulaguntza bat eskatzen du.

Horregatik guztiagatik,

ESKATZEN DU:

Eskabide hau onartu eta erantsi diren agiri guztiak hautapen bidean jar ditzazula.

.........(e)n, 2003ko .............aren ..........(e)an.

(Ehizarako eskubidearen titularra den eskatzailearen sinadura)

INGURUMEN ZUZENDARI NAGUSI JAUNA.

Iragarkiaren kodea: A0301696