38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko B2ko lurzoru publikoa eta B3, B4 eta C2 unitatea birzatitzeko aktaren zuzenketa. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko B2ko lurzoru publikoa eta B3, B4, C2 unitatea birzatitzeko aktaren zuzenketa, hain zuzen ere Jesús eta Celia Iribarren Martín jaun-andreen lurzatitik geratzen den puska kontuan hartzeko, Iribarren Luzuriaga senideen katastroko 120. lurzatiari hasiera batez emandako neurriaren kaltetan. Sustatzailea: aipatu unitateko Konpentsazio Batzordea. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko martxoaren lauan egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko B2ko lurzoru publikoa eta B3, B4, C2 unitatea birzatitzeko aktaren zuzenketa, hain zuzen ere Jesús eta Celia Iribarren Martín jaun-andreen lurzatiko gainerako puska kontuan hartzeko, Iribarren Luzuriaga senideen katastroko 120. lurzatiari hasiera batez emandako neurriaren kaltetan. Sustatzailea Noain-Elortzibarko B3, B4, C2 unitateko eta B2ko lurzoru publikoko Konpentsazio Batzordea da. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ukitutako jabe guztiei banan-banan jakinarazi ondotik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko martxoaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0302595