38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Elorzko U.E.2.4. eta U.E.2.5 exekuzio unitateak birmugatzea eta U.E.2.4 exekuzio unitatea bitan zatitzea: U.E. 2.4.1 eta U.E. 2.4.2, sustatzaileak: José María Ansoáin eta Agustín Olza. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko martxoaren lauan egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Elorzko 2. eremuko U.E.2.4 eta U.E.2.5 exekuzio unitateak birmugatzea onetsi zuen behin betiko, bai eta Noain-Elortzibarko Udal Planeko Elorzko U.E. 2.4 unitatea bitan zatitzea ere: U.E.2.4.1 eta U.E.2.4.2. Sustatzaileak José María Ansoain eta Agustín Olza jaunak dira. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentura igorriko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 146 eta 119. artikuluetan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko martxoaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0302593