38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Arau Subsidiarioteko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Esteribarko Udalak, 2003ko martxoaren 4an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batean onestea Esteribarko Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egin dadin, Arletan eta Ollokin hain zuzen ere, Arletako bizilaguna den José Orueta Gaytan de Ayala jaunak eskaturik.

2. Jendaurrean egonen da espediente hori hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkezteko.

Esteribarren, bi mila eta hiruko martxoaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0302492