38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuteran enpresak paratzeko laguntzak eta inbertsioak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2003ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuteran (Nafarroa) enpresak paratzeko laguntzak eta inbertsioak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta beraren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako udaletxean (Industriak) hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legebidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Zinegotzi delegatua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0302491